Esklaboen Biblia mehea

  • Euskarazko Wikipediak berriki jakinarazi du Biblia osoa wikiteka.eus-en libre jarriko dutela, Dionisio Amundarain itzultzailearen baimenaz.

(arg: Museum of the Bible)
(arg: Museum of the Bible)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baina “Biblia” eta “libre” hitzak ez dira beti elkarrekin joan; Washingtongo (AEB) Bibliaren Museoak Esklaboen Biblia ikusgai eta hizpide duen erakusketa antolatu du. XIX. mendean misiolari britainiarrek moldatutako bertsioa da –soilik hiru ale geratzen dira egun–. Karibeko esklaboei irakurtzen irakastea eta kristautasuna zabaltzea zuen helburu, baina ahal zela esklaboak aztoratu gabe.

Askatasun grina piztu zezakeen edozein pasarte ezabatu zuten eta, azkenean, liburuki mehea geratu zitzaien. Biblia katolikoak 73 liburu ditu, eta ortodoxoak, 78; Esklaboen Bibliak 14 besterik ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!