Ez Gasteiztik ezta Ezkio-Itsasotik ere: AHTk Aralar inguratzea aztertuko dute, Altsasutik

  • Espainiako Garraio arloko Estatu idazkariak baieztatu du hirugarren bide bat aztertuko dutela: Aralar inguratzea, "ez zulatzea", gutxi gorabehera Altsasu aldamenetik pasatuta. Esan dute azterlanaren informazioa datorren udaberrirako izango dutela eskuartean. Orduan hartuko dute erabakia, haien esanetan. AHTren aurkako mugimenduek dei egin diete herritar eta udalei zundaketak galarazteko.

Mugitu mugimendukoek 2022an egindako ekintza baten irudia. Ekinklik Argazkiak - ARGIA Fototeka
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko urriaren 21ean - 11:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak lotunea Ezkio-Itsason egitea defendatu du, ingurumen kalteei-eta erreparatu gabe, Donostiatik Iruñera heltzeko Gasteiztik pasa beharra "alferrikakotzat" jotzen duelako, eta, baita ere jakina, Ezkio-Itsason aspalditxotik eraikita dutelako sekula erabili gabeko geltokia. Arabako Foru Aldundiarentzat, baina, interesgarria litzateke Donostiaren, Bilboren eta Gasteizen arteko korapiloa Araban egitea, hain zuzen ere Gasteizen. EAJren aginteko bi erakundeen ika-mikaren erdian, EAJren Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu eta pilota Espainiako Gobernuaren teilatura jaurti izan du hainbatetan. 

Espainiako Gobernuak urtebete inguru darama ulertarazten AHTren Ezkio-Itsasoko loturak "arazoak" dituela, "konplexutasun teknikoak eta denborazkoak" esaterako. Azkenean, hitzez adierazi dute Ezkiokoa ez dela "bideragarria", eta Gasteizkoaren alde egin dute. Iazko urtearen amaieran iradoki zuten "hirugarren alternatiba bat" aztertzen hasi zirela, "Aralarri hainbeste kalte ez egiteko". Orain aurkeztu du asmoa Espainiako Garraio arloko Estatu idazkari Jose Antonio Santano irundarrak: hirugarren aukerak Aralar "inguratuko" luke, eta ia Altsasu pareraino joango litzateke. 

"Ez dago alde nabarmenik"

Desadostasuna adierazi dute, besteak beste, Stop Zundaketak - AHTrik EZ ekimenak eta Eguzkik. Izan ere, haien kalkuluen esanetan, Aralarri egingo litzaiokeen "eraso ekologikoa" antzekoa izango da, "22,5 kilometroko tunela beharrean, 20 kilometrokoa". Manipulazioa salatu dute.

Santano Garraio idazkariak iragarri du zulaketak egingo direla orain Ezkioko hirugarren aukera hori aztertzeko, eta gero, udaberrirako informazioa biltzean, erabakia hartzeko. Protesta egin duten mugimenduek tokiko udalei eta lur jabeei egiten dei, ez dezaten "inolako baimenik eman zundaketetan laguntzeko". 


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.