Iragan astean bi langile hil ziren lan istripuetan, 2025ean dagoeneko 56 dira hildakoak

  • LAB sindikatuak jakinarazi du bi langile zendu zirela iragan astean lan istripuetan, Maulen eta Muxikan. 2025ean lanean hil diren 56 langileetatik hamabost garraiolariak ziren.


2025eko urriaren 22an - 12:39
Muxikako istripuko irudiak @BomberosBizkaia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

LABek jakinarazi duenez, lehen ezbeharra Maulen (Zuberoa) gertatu zen, 20 urteko nekazari bat traktore istripuan hil zenean. Bigarren istripu hilgarria Muxikan (Bizkaia) gertatu zen, kamioi garraiolari bat hil zen bertan. Sindikatuaren esanetan, nabarmena da garraioaren sektoreko hilkortasuna: 2025ean Euskal Herrian 56 lan istripu hilgarri izan dira momentuz, eta horietako hamabostetan garraiolariak izan dira hildako langileak.

Muxikan hildako langilea Transportes Barreira enpresakoa zen, Arabako Langraitz herrian egoitza duena. Enpresa horretan bertan, 2020an beste langile bat hil zen lan istripuan, eta 2023an beste batek istripu larria izan zuen. LAB sindikatuak salatu du Transportes Barreira enpresak urte batean 600 ordu estra sartu arazi dizkiola langile bati, eta azpimarratu errepideko istripuetan nekea arrisku faktore nagusienetakoa dela.


Eguneraketa berriak daude