Metroan lan egin ala ezkondu

  • Madril, 1919 urriaren 17a. Hiriko metro sareak (Compañía Metropolitana Alfonso XIII) ateak ireki zituen. Telefónicarekin batera, enpresa hura aitzindaria izan zen Espainiako Estatuan emakumeak enplegatzen.

(Argazkia: Metro Madrid)
(Argazkia: Metro Madrid)

Telekomunikazio enpresan telefonista postura mugatzen zen haien lana eta Metroan, aldiz, soilik bulegoetan eta txartelak saltzen aritu zitezkeen. Emakume langileak izatea deigarria, ezohikoa zen garai hartan eta enpresak zera espero zuen lehen komunikatu ofizialean: “Madrilgo publikoak, daukan kulturari esker, (...) emakumezko langileak ohiko kortesiaz tratatuko dituela”.

Baina emakume horiek ezinbesteko baldintza bat bete behar zuten: ezkongabeak izatea. Ezkontzen ziren txartel-saltzaileek derrigorrezko eszedentzia hartu behar zuten. Enpresaren arabera, “etxe eta haurrak zaintzeak berekin dakartzan betebeharrak ez dira bateragarriak Metropolitanoko karguaren jarduerarekin (...), zerbitzuaren zorroztasunak eskatzen dituen konstantzia eta puntualtasuna erabatekoak direla eta”. Horrez gain, publikoki madrildarren “kortesia” goraipatu arren, barne jakinarazpen batean enpresak zioen emakume ezkonduentzat kaltegarria izango zela “publiko masa eskergarekin harreman zuzena izatea, zoritxarrez, jendearen kultura maiz kaskarra izaten delako”, eta ohartarazten zuen modu horretan, gainera, “legez kanpoko harreman debekatuak” bultza zitezkeela.

1930ean txartel-saltzaile bat kaleratu zuten ezkontzegatik eta erabakia erreklamatu zuen. Ondorioz, enpresa batzordeak neurri bat adostu zuen: ezkontzeagatik lana uztera behartutako emakumeek 250 pezetako ordaina jasoko zuen, metroan gutxienez urtebetez jarduna baldin bazen, eta 500 pezetakoa, bost urtetik gora arituz gero. Halaber, emakume ezkonduek bazuten aukera publikoarekin harreman zuzenik ez zeukaten postuetan aritzeko, bulegari edo telefonista gisa. Hala ere, emakumeek soilik egunez lan egin zezaketen, eta 22:00etatik aurrera gizonek betetzen zituzten txanda guztiak.

XX. mende hasieran halakoak gertatzea ohikoa izanda ere, harrigarriena da emakume ezkonduak mugatzen zituen arau hori 1984 arte egon zela indarrean, Espainiako Konstituzio Auzitegiak horrelako derrigorrezko eszedentziak legez kanpokotzat jo zituen arte. Gainera, urte hartan bertan, Madrilgo metroak emakume bat kontratatu zuen gidari lanetarako.

Baina ez zen hura izan Madrilgo lehen metro-gidaria; lehenago, Gerra Zibilaren garaian, zenbait emakume horretan eta ordurarte haientzat galarazitako beste zenbait lanetan aritu ziren. Zoritxarrez, gerra izan ohi delako emakumeei lan munduan sartzeko bultzadarik handiena eman diena.


ASTEKARIA
2018ko abenduaren 02a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude