Helmandetik Kabulera, bakearen aldeko herri urratsak Afganistanen

  • Afganistango 40 urteko gerra amaiezinak 10 eguneko bake aldi bitxia ezagutu du ekainean Ramadanaren bukaera ospatzearekin. Tartean, bakearen aldeko mobilizazio deigarriak ikusi dira, txikiak izan arren esanguratsuak. Adiskidetze irudi hunkigarriak gertatu dira herrietan. 1978tik hona ia bi milioi herritarren heriotza eta bost milioi gehiagoren ihesa ekarri duen gerrarekin nekatuta daude jendeak, bakea eskatuz karriketan manifestatzera arriskatzeraino.

Wakil Kohsarren argazkian, Bakearen Ibilaldia Kabulera iristen ekainaren 18an. Egun horretan artean su-etena bizirik zegoen Afganistan osoan, nahiz eta bi egun lehenago bi bonbak dozenaka herritar hil zituen Nangarhar probintzian. Denborak esango du asteo
Wakil Kohsarren argazkian, Bakearen Ibilaldia Kabulera iristen ekainaren 18an. Egun horretan artean su-etena bizirik zegoen Afganistan osoan, nahiz eta bi egun lehenago bi bonbak dozenaka herritar hil zituen Nangarhar probintzian. Denborak esango du asteotan herrialde hartan bizi izan den giroa amets faltsu bat zen ala bide berri baten lehen zantzua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Common Dreams hedabide aurrerazaleak zabaldu zuen ekainaren 11n: “Bakea nahi dugu: oinezko ibilaldi bat doa Kabulerantz gerra eta okupazioa salatuz. (...) Gerra amai dadila eskatzeko, dozenaka afganiar ari dira oinez egiten Helmand hiritik Kabulera dauden 650 kilometroak”.

Denak gizonezkoak, gazteenak 17 urte, 60tik gorakoak asko, ibiltarien artean baziren baserritarrak, militar erretiratuak, unibertsitateko ikasleren bat, irakasleak, kaletar ofizio ezberdinetakoak... Batzuk gerrak gogor zauritutakoak: poeta dela dioen batek oraindik petxuan darama tiroka sartu zizkioten lau baletako bat, mekaniko izandako bat gerrak itsu utzi zuen, bazen gaizki artatutako poliomielitisagatik makuluak behar dituen bat ere. Zaher Ahmad Zindanik, bide bazterreko bonba batek itsutu zuenak, dio kazetariari: “Nekatuta gaude odoluste honetaz”.

Martxoan hasi zen protesta Helmand probintzian. 23an, ostirala eta jai eguna, Lashkar Gah hiriburuan suizida batek jende artean leherrarazitako bonbak 14 hildako –tartean haur mordoxka– eragin zituenean, zenbait militantek triskantzaren lekuan eserialdia antolatuz erreakzionatu zuten. Mujib Mashal eta Taimoor Shah kazetariek idatzi zuten New York Times-entzako kronikan: “Beren haserre eta tristuraren erdian, ez zuten mendekua eskatu baina bakea”.

Ondoko egunetan biktimen guraso asko hurbildu zen Lashkar Gahko plaza hartan ekintzaileen oihalezko etxolara, beren penak kontatu eta protestan ari zirenei atxikimendua adieraztera. Ekintzaileek bakearen aldeko ibilaldia hasteko asmoa zabaldu zutenean, Helmand probintzia gehiena kontrolatzen duten talibanek ez abiatzeko agindu zieten. Mugitu ezinean, gose grebari ekin zioten orduan, Taliban aginteari bezala Kabuleko gobernuari eskatzeko su-eten bat, denik eta laburrena izanda ere. “Ez dugu asko eskatzen: bi eguneko su-etena”.

Hilabete eta erdi geroago, maiatzarekin bederatzi lagun partitu ziren Lashkar Gahtik oinez Kabulerantzako ibilaldian. Haien izenean Bacha Khan Mawladadek jakinarazi zizkien beren eskariak kazetariei: “Lau gauza eskatzen ditugu. Bat, borrokan ari diren alde guztiek onartu dezatela su-etena Ramadanak dirauen bitartean. Bi, erabaki dezatela zein lekutan hasi bake elkarrizketak. Hiru, adostu dezatela denen arteko gobernu bat. Lau, elkarrekin adostu dezatela atzerriko tropa guztiek Afganistandik alde egiteko data”.

Afganistango albisteak hedatzen dituen Tolo News-en kronikek jarraitu dituzte bakezaleen urratsak. Lau egun behar izan zituzten Helmandeko hiriburutik Kandaharreraino iristeko. Ibiltariek herritarrei deitzen zieten hurbiltzera: “Oker ari baldin bagara, esaiguzue, baina zuzen ari baldin bagara lagundu gure kanpaina aurrera ateratzen”.

Ghazni hirira iritsi zirenerako, bakearen erromesen albisteak zabalduak ziren eta jendetza handiak egin zien ongi etorria, nahiz eta bidean oztopo bat baino gehiago aurkitu inguruetan nagusi diren talibanen aldetik. “Baina elkarrekin hizketan hasita, berehala ohartu ginen haiek ere gerraz nazkatuta daudela”. Wardak probintzian ere jende asko hurbildu zitzaien. Ordurako dozena batzuk izatera iritsiak ziren ibiltariak. Tartean zeramaten Nek Mohammad 75 urteko aitona ere, bere familia Ghazniknlagata.

Emakumeak irten dira Jalalabaden

Ekainaren 18an, ehunka konta zitezkeen Kabul hiriburuko karrikak bake aldarrikapenak eginez zeharkatu zuten ibiltariak. Hala bukatu zuten 650 kilometro oinezko bidaia, udaberriko bero galdatan eta gehienik Ramadan betean egina, esan nahi baita, goizeko 06:00etatik iluntzeko 21:00etara ez janik eta ez urik hartu barik. Hala ere, egunean 20-25 kilometro aurreratu beharra zeukaten garaiz iristeko.

Amaierako argazkietan ibiltariak leher eginda ageri dira, oinak zaurituta, batzuei hidratatzeko sueroa jarri behar izan zieten. Hala eta guztiz ere, bide osoa burutu duen ekintzailetako batek, medikuntza ikasten ari den Iqbal Khayberrek, merezi izan duela esan die kazetariei: “Ikusi ditut gauzak sekula ikusi gabe neuzkanak.  Egon gara jende askorekin bai talibanek eta bai gobernuak kontrolatutako eremuetan eta denak daude gerrarekin nekatuta”.

Sekula edo aspaldi ikusi gabeetako bat izan da ekaineko su-etena bera, Ramadanaren amaiera markatzen duen hiru eguneko Eid al-Fitr festa dela eta Afganistango lehendakari Ashraf Ghanik ekainaren 12tik 20rako eta taliban buruzagiek justu festako hiru egunetarako iragarri zutena. Meniazko egun horietan irudi hunkigarriak ikusi ahal izan omen dira Afganistango bazter guztietan, urte luzez elkar ikusi gabeko senide eta lagunak topo egiten, aspaldi etxetik ihesi joandakoak bisita laburrerako bederen sorlekura itzultzen... Tamalez, treguak ez du segidarik izan, bateko eraso eta besteko atentatuekin ondo nabarmendu dutenez.

Asteotan izan da gertakizun harrigarri gehiago ere, gure begi-belarrietara iritsi ez diren arren. Aipatu bakearen aldeko ibilaldia martxan zebilen egunetan, tregua abian jarri berritan, Jalalabad hirian bi dozena emakume irten ziren kalera bakea eskatzeko manifestazioan: “Dozenaka emakume manifestatu dira Jalalabadeko Mukhaabrat plazatik Pashtunistan plaza artean ekainaren 13an, iftar [Ramadan egunetan baraualdia bukatzeko ordua] ondoren, talibanei eskatzeko beraiek ere aldarrikatu dezatela su-etena”. Asia Times-ek bildu zituen bere kronikan neska eta andrazkoek paperetan zeramatzaten mezuak: “Urteak daramatzagu gerran eta aski da”, “Borroka honek ez digu ezer onik ekarri, soilik hilketak, zaurituak eta ezinduak gure haur eta senideen artean”...

2018ko lehen hiru hilabeteetan gutxienez 2.200 zibil hil ziren edo gobernuaren aldeko tropen edo matxinoen erasoz. Afganistandik NATOko militar gehienak 2015ean erretiratu ziren arren, AEBek ez dituzte erasoak inoiz amaitu eta, hori gutxi balitz, Donald Trump lehendakariak agintea hartu bezain fite adierazi zuen berriro indartuko zuela militar yankien presentzia herrialdean. Gerra amaitzeko esperantza gutxi.

Kathy Kelly militante bakezaleak adierazi berri duenez, AEBk interes handia daukate Indu Kush mendien lurpean pilatutako metaletan, Kabul inguruan kobrea ematen duen Mes Aynak meategi erraldoian bezala. Horiek ustiatzeak, ordea, are larriago bihurtzen du klima aldaketak han urritu duen uraren eskasia. Gerra, lanik eza, soroen agortzea... Afganistango herritarren %60 dira 35 urte baino gazteagoak. Atzerrira joango lirateke, baina nora joanik ez dute. Europan amets egitea alferrik dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


Eguneraketa berriak daude