Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

  • 2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean, eta, azken orduotako informazioen arabera, PSOEk atzera egingo du azkenean.


2025eko apirilaren 24an - 09:40
Azken eguneraketa: 14:56
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa. Ministerio del Interior 2018 (CC BY-NC-ND 2.0)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pasa den astean ezagutarazi zen Espainiako Gobernuak bost milioi euro baino gehiagoko kontratu bat sinatuko duela Israeleko enpresa batekin, 15.300.000 suzko bala erosteko, nahiz eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak kontratua ezeztatuko zuela ziurtatu. Baina aurrera egin zuen, kontratua atzera botatzeak kalte-ordain handiak pagatzea eragingo zuelako. Ostegun arratsalde honetan jakin da, dena dela, PSOEk atzera egin eta kontratua desegingo duela. Orain, oposizioan dagoen eskuina eta eskuin muturra gobernuaren aurka egiten ari dira, kalte-ordainetan galera handiak izango direlako.

Adierazpen haiek egin zituen egunetik, edonola ere, beste bederatzi kontratu itxi ditu Espainiako Gobernuak armagintza arloko enpresa israeldarrekin. El Diario-k jakinarazi duenez, Espainiako Kontratazio Publikoaren Plataforman Israelgo enpresei esleitutako beste bederatzi erosketa agertzen dira, gutxienez, formalizatzeko zain.

Kontratazio Publikoko Plataforman iragarritako kontratua. El Salto

Armak erosteko jai-egunik ez

Guardian Homeland Security enpresa israeldar bera da iragan astean Espainiako Gobernuak itxi zuen 15 milioi balen erosketaren onuraduna. Erosketaren tramitazioa aste santuko oporraldi betean egin da, Sektore Publikoko Kontratazio Plataforman Ostiral Santuan argitaratuta jaiegun batez. Kontratuan Imi Systems LTD enpresa azaltzen bada ere, Guardian Homeland Security S.A.ren identifikazio fiskaleko zenbaki bera du, eta, El Diario-ren ikerketaren arabera, Israelgo Defentsa Ministerioaren jabetzakoa da. Era berean, Israelgo Indar Armatuen munizio hornitzailea ere bada.

Fernando Grande-Marlaskak adierazi du 2024ko urriaren 29an kontratua desegiteko azterlana abiarazi zuela gobernuak, baina azkenean erosketarekin aurrera egitea erabaki zuela, Estatuko Abokatutzak hala gomendatu ziolako. Marlaskak esana, abokatutzaren arabera, kontratua ezeztatuz gero enpresari ordainketa berdin egin beharko lioke gobernuak.

Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko hartu-emanak etengabekoak izan dira azken urteetan, baita aurten ere, nazioarteko tratatuak urratuta. Espainia Armen Merkataritzari buruzko Nazioarteko Itunaren sinatzailea da, eta horrek material militarra gerra krimenak egin ditzaketen hartzaileei transferitzea debekatzen du, salerosketa eta garraioa barne. Gainera, Espainiak Nazio Batuen Erakundean irailean onartutako ebazpenaren kontra egiten du. Ebazpenak zera dio: "Israelek bertan behera utzi behar du Palestinako Lurralde Okupatuan legez kanpo duen presentzia", eta berarekin "inbertsioak, merkataritza eta transferentziak etetea" agintzen du.

"Borrokan frogatutako produktuak"

Ixteko esperoan dauden bederatzi kontratuen artean bi nabarmentzen dira. Lehenengoa 576 milioi eurokoa da, SILAM suziri jaurtigailuak erosteko. Jaurtigailuaren ekoizpen eta garapena Escribano M & E eta Rheinmetall Expal Espainiako eta Alemaniako enpresei esleitu zaie, baina Elbit enpresa israeldarraren PULS sisteman oinarrituak daude, eta horregatik enpresak diru kantitate bat jaso du. Proiektua ez da oraindik publikoki baieztatu, nahiz eta jada abian jarri duten, El Diarioren arabera.

Bigarrengoa 237 milioi eurokoa da. SPIKE misilak erosiko ditu Espainiak, Rafael Israelgo enpresa militarraren filiala den PAP Tecnos enpresari esleituak. Arma eta teknologia horiek "borrokan frogatutako produktu" gisa aurkeztu dituzte enpresek; funtsean, Palestinan erabilitakoak.

Gainontzeko zazpi kontratuak Guardian Homeland Security enpresari esleitu zaizkio; bost formalizatzeko zain eta bi formalizatuak daude. Aurreko bi enpresen erara, Guardian Homeland Securityk ere Israelgo Armadak Gazan egindako ekintzak erabiltzen ditu bere armak iragartzeko, hala nola bonbardaketak, Gazako Justizia Jauregiaren eraisketa, eliteko borroka-unitateen operazioak edota atxiloketa masiboak. 

NATO, pozik 

Espainiako Gobernuak nazioarteko itunen eta ebazpenen kontra egiten duen bitartean, NATOko idazkari nagusi Mark Ruttek eskerrak eman dizkio Pedro Sánchez presidenteari, gastu militarra 10.000 miloi eurotaraino igo duelako gobernuak. 

"Pedro Sánchez presidentearekin hitz egin berri dut, eta hark Espainiak defentsako inbertsioa bizkortzeko dituen asmoen berri eman dit. % 2a azkarrago lortuko duelakoaren iragarpena ospatzen dut. Seguru egoteko, denok defentsan inbertsioa handitu behar dugu: NATO indartsuago, bidezkoago eta hilgarriago bat eraikitzeko", adierazi du Ruttek sare sozialetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


2025-07-03 | Gedar
Mozal Legeak hamar urte

1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


Eguneraketa berriak daude