Hollywood, 1923. Walter Elias Disneyk The Walt Disney Company sortu zuen. Sortzaileak etengabe gogorarazten zuenez, Hollywoodera eskuan kamera zahar bat zuela eta poltsikoan 40 dolar zituela iritsi zen.
Eta 1937an, Edurnezuri animaziozko lehen luzemetraiak izugarrizko arrakasta lortu zuenean, “amets amerikarra” gauzatu zuen, inguruan lantalde idilikoa bilduta. “Osaba Walt” esaten zioten langileek.
1928an konpainiak zazpi langile zituen eta 1937an, aldiz, ia mila. 1938an Screen Cartoonists Guild (SCG) animatzaileen sindikatua sortu zen eta, berehala, Herbert Sorrell ezkerreko sindikalista buru, egitura sendoa osatu zuen arautu gabeko jardunaren gehiegikeriei aurre egiteko. Baina “Osaba Waltek” balio paternalista zaharkituei eutsi zien, eta langileei sindikatzea debekatu.
Hala ere, hainbat langile, besteak beste Edurne zuriren amaordea, Goofy eta Gepetto pertsonaiak sortu zituen Art Babbitt marrazkilaria, SCGn sartu ziren. Disneyk bazter-nahasletzat eta boltxebiketzat jo zuen Babbitt eta 1941eko maiatzaren 28an kaleratu zuen, beste 16 langilerekin batera. Biharamunean hasi zen Disneyko marrazkilarien greba.
Sindikatuen debekua eta kaleratzeak izan ziren grebaren piztaile, baina atzean askoz gehiago zegoen. Batetik, estudioaren hasierako politikari jarraiki, filmetako kredituetan ez zen animaltzaileen izenik agertzen, soilik Walt Disneyrena. Gainera, soldaten banaketa erabat desorekatua zen eta irizpide subjektiboetan oinarrituta zegoen. Edurnezuri-ren arrakastari esker, langileei egindako ordu estrak ordainduko zizkiela agindu zien. Baina irabaziak estudio berriak eraikitzera bideratu zituen azkenean.
Gutxi gorabehera langileen erdiak bat egin zuten grebarekin, baina enpresaren jarduera erabat gelditzea lortu zuten. Disneyren jarrera oldarkorrak ez zuen egoera hobetzen lagundu. Azkenean, greba piztu eta bost astera, Disneyk gobernu federalaren bitartekaritza onartu zuen eta atzerrira alde egin zuen. Grebaren amaieran, kaleratutako langileak itzultzea, sindikatzeko eskubidea eta soldaten igoera lortu zuten. Baina handik aurrera Disneyk lan-baldintzak nabarmen gogortu zituen eta grebalari gehienek enpresa uztea lortu zuen. Epe luzean, bere burua garailetzat jo zuen, “endredatzaile eta komunista arriskutsuak uxatzea eta konpainia garbitzea” lortu zuelako.
Eta McCarthyren “sorgin ehizaren” babesean, etxe barruko “garbiketa” kanpora zabaltzen ere ahalegindu zen. Besteak beste, iraganean hainbeste miretsitako Charles Chaplin salatu zuen Jarduera Antiamerikarren Batzordean.
Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]
Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]