Sarkofago edo haragijale

  • Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du.

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Beraz, sarkofago hitzak haragijale esan nahi du eta badu zentzua, kutxa horiek giza haragi hila “jaten” baitzuten. Eta ez soilik zentzu metaforikoan.

Berez, hasieran erabiltzen zuten esamoldea líthos sarkophágos zen, hau da, “haragia jaten duen harria”.  Lehen sarkofagoak kareharrizkoak ziren eta barruan sartutako giza haragia literalki deskonposatzen zuten, azido-base prozesu kimikoaren bidez; giza haragia azidoa da eta kareharria, berriz, alkalinoa.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.