Newtonen lehen hitzak parlamentuan

  • 1689an Isaac Newton Erresuma Batuko Lorden Ganberako kide izendatu zuten,  Jakue II.a erregea tronutik kendu eta berehala. Newtonen lorpen zientifikoek zerikusia izan zuten horretan, baina errege ohiaren aurka Cambridgeko unibertsitatea defendatzen egindako ahalegina erabakigarria izan zen izendapenean.

(Arg: Godfrey Kneller)
(Arg: Godfrey Kneller)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Luzaroan, ordea, zientzialaria eserlekuan isilik egon zen, egun batez altxa eta hitza eskatu zuen arte.   Eta denek jenioaren hitzaldi gogoangarria espero zutenean, zera bota zuen: “Eskuineko leiho hori ixteko erregutzen dizuet, haize-laster izugarria sartzen baita”. Handik aurrera ere ekarpen gutxi  egingo zuen goi ganberan –eta asko laborategian–.


ASTEKARIA
2018ko apirilaren 1
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.