Altxorra etxe atzeko patioan

  • Etxeko lorategian zulo bat egin eta altxor arkeologiko bat topatzea tarteka betetzen den topikoa da. Abdelkarim al-Kafarna gazte palestinarrak zulorik egin beharrik ere ez zuen izan.

(Argazkia: Wissam Nassar)
(Argazkia: Wissam Nassar)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bait Hanun-eko bere etxeko atzeko patioan, astebetez euria gogotik bota ondoren, ur guztia nora zihoan galdetu zion bere buruari. Harlauza bat altxa zuen eta eskailera batzuk topatu zituen, eta eskaileraren amaieran, bederatzi hilobi, lau metro inguruko sakoneran. Datazio zehatzagoaren zain, hilobiak  erromatarrak dira, kristautasunaren hasierakoak eta, beraz, 2.000 urte inguru dituzte. Giza hezurrez gain, botozko lanparak eta zeramikazko pieza batzuk ere aurkitu dituzte Abdelkarimen patioan.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!