Pertsona politikoki okerrak

Egoki eta desegoki denaren gaineko ikuspuntu eta iritzi infinitu dagoela esan ohi da, gizaki adina. Har dezagun, baina, desegoki terminoa eta saia gaitezen hau definitzen. Gertatzen dena da, pertsona bat edo ekintza bat desegokitzat jotzeko, erreferente gisa funtzionatzen duen irizpide baten beharra dugula. Eta hura, gehienetan, gizartean egokitzat hartu ohi diren jarreren arabera eraikitzen da. Hortaz, esan daiteke bata dela, bestea ez denaren araberakoa eta alderantziz. Desegoki terminoa ezin da bere aurkakorik gabe definitu. Honenbestez, niri galderak sortzen zaizkit: beti kontrakoak izan behar dutela baieztatzen duen ideia horretatik, esan nahi baita, ez al dago desegoki den pertsona edo ekintza egokirik? Beste modu batera formulatzearren, desegoki hitzak beti al du konnotazio negatiboa? Egoki dena izan al daiteke desegoki? Eta alderantziz?

Horrelako galderak eta beste asko formulatzera bultzatzen gaitu Gaizka Zabarteren Jende desegokia (Susa, 2015) eleberriak. Ikusten denez mugak oso lausoak dira, eta buru-jan antzeko baten biktima izanen da Peter Zuazo izeneko pertsonaia, Desegokien Elkartetik email bat jaso ondoren. Email horretan, DESegoki izeneko jardunaldietan parte hartzeko eskatzen diote. Noski, Peterren lehen inpresioa, edozein pertsonak izango lukeenaren antzekoa izanen da: zergatik ni? Desegoki al naiz? Zer egin dut pertsona desegokitzat har nazaten?
Hitzaren konnotazio negatibotik abiatuta, bere bizitza birpasatzeari ekingo dio pasarte desegoki baten bila. Honela jakingo dugu, Postariaren mendekua eta Uzkitik isuritakoak izeneko lanen idazle infrarrealista damutu bat dela, postan lan egindakoa zela moto istripu batek jarduna geldiarazi zion arte. Zuazo pertsona bakartia da, gizartetik isolatua bizi dena. Laburbilduz, anakoreta bat, eta askoren begietan pertsona desegokia. Antzera gertatuko da gainerako pertsonaiekin.
Eleberria, pertsonaien bizitzen etengabeko aurrera-atzera eta alderantzizko ibilbide bat da. Egitura aldetik ez da liburu sinplea. Kapitulu batetik besterako saltoak zenbaitetan hain dira bat-batekoak ezen, behin baino gehiagotan, haria berreskuratzeko zailtasunak izan baititut. Nolanahi ere, oinarrizkoena ulertzeko gauza izan naiz, eta eleberriak aurrera egin ahala, konturatzen gara jende desegoki honek guztiak baduela sozialki integratzeko zailtasunik. Egokitu eziniko pertsonaia hauek 80ko hamarkadan kokatzen dira, ukazioa legetzat izan zuten urteetan hain zuzen ere. Eta gu, irakurleok, ekintza eta jarrera artistiko politiko desegoki horien lekuko bilakatuko gara. Baina, kasu honetan, zein da desegokitasun terminoari eman beharreko konnotazioa?

Jende desegokia, Gaizka Zabarte (Susa, 2015)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude