Cannabisa Shakespeareren pipetan

Shakespeareren etxea, Stratford-upon-Avon-en. Etxeko lorategian hainbat pipa zati aurkitu zituzten, eta horietako lautan, kalamu arrastoak.
Shakespeareren etxea, Stratford-upon-Avon-en. Etxeko lorategian hainbat pipa zati aurkitu zituzten, eta horietako lautan, kalamu arrastoak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Witwatersrand (Hegoafrika) Unibertsitateko ikerlariek William Shakespeareren jaioterri Stratfort-upon-Avon-en aurkitutako hainbat pipa aztertu dituzte, horietako batzuk idazlearen lorategian bertan topatutakoak.     

Masen espektrometria eta gasen kromatografia teknikak erabiliz, aztertutako 24 pipa zatietatik zortzitan cannabis arrastoak aurkitu dituzte eta, beste bitan, koka hosto arrastoak. Kalamua zuten lau zati idazlearen lorategikoak ziren, ustez idazleak berak erabilitakoak; gainerakoak, inguruko beste etxe batzuetakoak.     

Shakespearek drogan eraginpean idazten zuela esan nahi al du horrek? Witwatersrand Unibertsitateko Francis Thackerayen hipotesiaren arabera, idazleak kalamua erretzen zuen, baina koka hostorik ez, kokaren eragin kaltegarriez jabetu omen zelako. Hipotesiak hipotesi, ikerketak frogatu duena da duela 400 urteko Ingalaterran drogen kontsumoa hedatua zegoela. 


Irakurri gehiago: Historia Literatura Kultura
Historia kanalean gehiago
2026ko martxoaren 25
Itzaletik argira
Non hago, Sands?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.