Bizkotxoaren hastapen gogorrak

XVI. mendeko bizkotxoek ez zuten zerikusirik egungo opil harro gozoekin.
XVI. mendeko bizkotxoek ez zuten zerikusirik egungo opil harro gozoekin. Cake Factory
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

XVI. mendean, bizkotxoak marinelen elikagai nagusietakoa ziren itsas ibilaldi luzeetan. Opil txiki biribilak ziren, galleta modukoak, gari irinez eginak. Bi aldiz egosten zituzten, bidaian zehar hartzitu ez zitezen. Eta egosaldi bikoitz horretatik datorkie izena, latinez bis coctus hitzek “bitan egosia” esan nahi baitute

Hortaz, duela 500 urteko bizkotxo haiek ez zuten zerikusirik gure gaurko bizkotxo harroekin. Antz handiagoa zuten frantsesezko edo ingelesezko biscuitekin. Baina ez ziren gozoak. Arrain gazituarekin, urdaiarekin, lekaleekin edo arrozarekin batera jan ohi zituzten, edo, besterik ezean, olio pixka bat botatzen zioten.

Bizkotxoak bustitzeko ohituta hasieratik zabaldu zen. Baina egun jalekeria hutsez egiten duguna, beharragatik egiten zuten orduan. Egunak aurrera joan ahala, opil haiek gogortu egiten ziren, janezin bihurtu arte. Horregatik uretan edo ardotan busti ohi zituzten, hortzeriaren mesedetan.


Irakurri gehiago: Historia Elikadura Gizartea
Historia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.