Uribarrik nortasuna indartu nahi du elkarlanean

  • Uribarri Auzolanean taldeak Bilboko auzoko eragileak eta bizilagunak batu ditu. Auzolanean bertako identitatea indartu nahi dute, eta esparru desberdinetatik egiten den lanari itxura bateratua eman.

Uribarri Auzolanean

Bilboko itsasadarraren ekialdeko auzoa da Uribarri. Gaur egun 14.000 biztanle bizi dira aldapaz jositako gune honetan. Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, garai batean ohikoa zen auzolana berreskuratzen saiatzen ari dira eta horretarako Uribarri Auzolanean gune komunitarioa sortu dute. Haien ustez, gizartearen egiturak norbanakoaren interesaren alde egiten du, komunitatea alde batera utziz. Egungo arazo askoren konponbidea elkarlana dela sinetsirik, auzotarrak eta eragileak batu dira, eguneroko erronkei aurre egiteko.

Proiektuak, batik bat, Uribarriren izaera indartzea du helburu. Esparru anitzetan aritzen diren elkarte eta bizilagunek hartzen dute parte. Hala, urteetan haien espazioetan lanean aritu diren eragileen batasuna lortu du taldeak. Besteak beste, Ttanttaka Euskara Taldea, Aletu Emakumeen Elkartea, eredu sozio-ekonomikoa aldatzearen alde egiten duen Uribarritzen eta Gure Etxea Auzo Elkartea daude atzean. Bizilagunek asanbladak egiten dituzte jarraitu beharreko ildoak zehazteko.

Ekintza bateratuak ere egiten dituzte. Esaterako, pasa den martxoaren 29an “Uribarri Ezagutu eta Gozatu” ekimena burutu zuten auzo identitatea sendotzeko. Goiza igaro zuten Uribarri zeharkatzen, eta gune esanguratsuenetan hitzaldiak eta erakusketak izan zituzten. Historia eta egunerokotasuna uztartuz, parte hartu zuten herritarrek euren auzoa hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Auzolanean abiatutako proiektuak ere aurkeztu zituzten.

Gune bateratua lortzeko ametsa

Eragile eta bizilagunei esker, Uribarrin jarduera ugari izaten da urtean zehar. Hala ere, azpiegituren beharra sumatzen dute. Diotenez, auzoko elkarte gehienek ez dute egoitzarik. Halaber, ekimenak estalian egin ahal izateko lekua behar dute. Zentro zibikoak ez ditu herritarren beharrak asetzen. Izan ere, oso ordutegi hertsia du, eta asteburuetan itxita egoten da. Orain arte, ikastolak, Bizitegik edo auzoko beste elkarteek utzitako eraikinetan egin dituzte ekintzak, baina garbi dute ez dela egoera egonkorra eta espazio propioa behar dutela. Gainera, ez dute nahi elkarteentzat egoitza hutsa izaterik, erakusketak, musika eta antzerki entseguak, ikasteko gelak eta faltan botatzen dituzten beste hainbat egitasmorako lekua nahi dute.

Horregatik, Auzogunea izeneko proiektua jarri nahi izan zuten martxan. Matiko kalean hutsik zegoen Irazabal eraikina uzteko eskaera egin zioten Bilboko Udalari. Aurretik, 2012an, okupatzen ahalegindu ziren, baina kanporatuak izan ziren. Hortaz, eskaera formala egitea erabaki zuten, firmak jasoaz. Deustuko Gazte Lokalak lortu zuen hitzarmenaren gisakoa nahi zuten: Udalak eraikinaren kudeaketa Gazte Asanbladaren esku utzi zuen kasu horretan. Erantzuna bestelakoa izan da ordea: enpresa berrien eraketarako gunea zabaldu du Udalak bertan, bizilagunen eskaerei muzin eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude