Iparraldea berpizten

  • Laborantza lurren galera, bizitza eta identitatea galdu duten herriak, lanaren bidez irabazitako diruarekin bertan bizitzeko ezintasuna… Lurraren espekulazioaren ondorioz, herritarrek, batez ere gazteek bizi duten egoera latza da Ipar Euskal Herrian. Hori salatu asmoz sortu zen Lurra eta Etxebizitza kolektiboa.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lurraren arazoari erantzuna emateko duela 40 urte abiatutako borrokaren oinordetza hartu du 2007. urtean sortutako kolektiboak. Euskal Herria ez da salgai: lurra defenda dezagun lelopean, auto-formazioa, auto-kudeaketa eta auzolana oinarri dituen gazte langile talde bat gara”, dio Xabier Tubal Abrisketa kideak. Gehiengoa gaztea izateak badu bere arrazoia: azken finean, horiek dira euren lurraldean lana lortzeko eta bizitzeko zailtasun gehien dituztenak, baita borrokan aritzeko grina handiena dutenak ere.

Helburu orokorra, egoera hau aldarazteko indarra duten talde eragile sozioekonomikoekin harremanetan jarri eta, epe luzera, eragile talde bakarra sortzea da, “zeinak arazoei benetako soluzioak proposatuko dizkion”, Abrisketaren hitzetan. Horretarako, antolakuntzan bi talde bereizten dituzte: bat salaketa ekimenak antolatu eta burutzeaz arduratzen dena, eta bestea hausnarketaz eta eragileekin harremanetan jartzeaz. “Bilkura luzeak egiten ditugu, eta horietan eztabaida sakonak edukitzen ditugu, auto-formazioa kolektiboaren oinarri sendoa baita. Arazo horri aurre egiteko, nola eta zergatik sortu zen jakin behar dugu lehenbizi”, dio Iker Goihenetxe kolektiboko kideak.

“Kostaldea ez da gehiago bertako biztanleentzat”

Horiek Baionako etxebizitza agentzia batekoek esandako hitzak. “Kanpotarrentzat luxuzko etxebizitzak eraikitzea inbertsio hobea dela ikusi du Frantziako Estatuak, eta horren ondorioz, gaur egun Iparraldean 50.000 etxe huts eta bigarren etxebizitza daudela kalkulatzen da”, zehaztu digu Abrisketak. Aurreikuspenek diote, gainera, 2020rako beste 45.000 etxe eraikiko direla. “Frantziako Estatuaren planifikazioan, iparraldea industria gunea da, eta hegoaldea erretiro goxoa edukitzeko zonaldea”.

Zerbitzu sektorearen gorakadaren aurrean, Euskal Herrian pisua galtzen ari da laborantza. “Horrek esan nahi du bertan ekoizten dugun janaria ez dugula guk jaten, eta gainera, guk kontsumitzen duguna kanpotik ekarria da”. Zerbitzuetan sortutako lanpostu gehienak kostaldean daudenez, barnealdeko herrietako gazteek bertara joan beste erremediorik ez dute. Ondorioz, herriak hustu egiten dira eta bertako etxeak kanpotar aberatsek erosten dituzte, “lotarako herri” bilakatuz. Bizia eta identitatea galtzen dute, azken batean.

Salaketa

Kolektiboak udaldia baliatzen du salaketa ekimenak antolatzeko, jende gehien eta, batez ere, kanpotar gehien dagoen bolada. “Besteak beste, aspalditik hutsa zegoen etxe bat ireki eta egun batez kanpotarrei bertan bisita gidatua egin genien”, dio Goihenetxek. “Donibane Lohizunen goi-mailako agentzia bat okupatu eta beste hamalau itxiarazi genituen. Beste behin, bigarren etxebizitza duen familia batekin hitz egin nahi izan genuen. Batez ere, arazoa zein den azaltzeaz arduratzen gara”.

Lurraren prezioaren igoera oztopatzea eta kanpotarrak bertako ekonomian inberti dezaten kontzientziatu: horiek dira Lurra eta Etxebizitza kolektiboaren bi ardatz nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
‘Eutsi geureari’ goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-11 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Errigorako zazpi ekoizleren produktuak 20 jantokitan zerbitzatuko dituzte irailetik aurrera

Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]


2023-04-05 | Ahotsa.info
120.000 litro olio banatuko ditu Errigorak 9.000 eskaritan

Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.


Errigora identifikatzailea sortu dute lau baliotan oinarrituta

Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.


2022-12-22 | ARGIA
Errigorak 85.000 euro bildu ditu udako suteen kalteei aurre egiteko kanpainan

Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]


2022-11-15 | Ahotsa.info
Errigorak txanda pasa dio Euskaraldiari kanpaina arrakastatsu berri bat amaitu ondoren

“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]


2022-10-26 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


2022-10-21 | Leire Artola Arin
Tuterako Udalaren traben gainetik, zonifikazioaren aurkako eguna egingo dute larunbatean

Urriaren 22an egun osoko egitaraua antolatu dute Errigora, Agerraldia eta Hordago herri ekimenek, euskara ardatz hartuta, baina ostegunean jakinarazi dute udalaren traben erruz ezingo dutela aurreikusitako Deskontrolen kontzertua egin. Halere, 17:30ean Tuterako kaleak hartuko... [+]


Eguneraketa berriak daude