Taldean egindako liburua

  • Liburuak argitaratzeko orduan sortzen diren traba ekonomikoei aurre egiteko, elkarlana tresna eraginkorra izan daiteke. Hala erakutsi dute Bergaran. Aitor Arantzabalek Michele Angiolillo anarkista italiarrari buruz idatzitako liburua auzolanean muntatu zuten udaberrian, herriko gaztetxean. Udazken honetan, auzolanera deitu zuten beste behin, bigarren edizioa prestatzeko.

Ideia sortu zenetik, jende askok hartu du parte. Herritar bakoitzak liburuaren 56 orrialdetako bat muntatu zuen eta ondoren Gasteizko Irrintzi inprimategian forma eman zioten.
Ideia sortu zenetik, jende askok hartu du parte. Herritar bakoitzak liburuaren 56 orrialdetako bat muntatu zuen eta ondoren Gasteizko Irrintzi inprimategian forma eman zioten.

Michele Angiolillo pertsonaia esanguratsua da Bergaran. Militante anarkistak Antonio Cánovas del Castillo politikari espainiarra Arrasateko Santa Ageda bainutegian erailtzeagatik heriotzara kondenatu zuten. Bergarako espetxean igaro zituen azken egunak eta zigorra bertan ezarri zioten. Gaur egun, eraikin hura ez da presondegia, gaztetxea baizik, eta antolatu duten liburutegiak Angiolilloren izena darama.

Aitor Arantzabalek, arreta handiagoa merezi duen pertsonaia dela iritzita, Angiolilloren inguruko liburua idazteari ekin zion. Argitaratzeko zituen aukerak aztertzerakoan, auzolanarenak konbentzitu zuen gehien. Parte hartu zuen herritar bakoitzak liburuaren 56 orrialdetako bat muntatu zuen eta ondoren Gasteizko Irrintzi inprimategian forma eman zioten. Ekonomikoki hautu onena zela onartu arren, idazleak ekintzari balio sinbolikoa ematen dio. Izan ere, bere ustez Bergarako herriak “zorra du Angiolillorekin” eta herritarrek bere historia gehiago ezagutzeko balio izan du.

Elkarlanean gauzatutako proiektua

Auzolana, bere horretan, muntaketa fasea izan da, eta Arantzabal dugu liburuaren egilea. Hala ere, idazleak azpimarratu du emaitza prozesu osoan eman den elkarlanaren ondorio dela. Ideia sortu zenetik, jende askok hartu baitu parte. Hasieran, lau gazteren artean ekin zioten proiektuari Angiolillori buruzko dokumentazioa bilduz. Horretan, Koldo Izagirre idazlearen laguntza izan zuten. Pasaitarrak 1996an Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri eleberria kaleratu zuen. Bertan, militante italiarraren bizitza aipatzen du. Ondoren, kartzelan sartu zuten Arantzabal, eta orduantxe idatzi zituen pasarte gehienak. Senitartekoen eta gertukoen laguntza beharrezkoa izan zuen kartzelatik dokumentazioa sartu eta ateratzeko. Beraz, kolektiboak indar handia izan du lan honetan. Egileak berak onartu duenez, “protagonista bakarra Angiolillo da”. Elkarlanari esker hark egindakoa jaso eta aurkeztu dute.

Liburuaren lehen ediziotik 260 ale inprimatu zituzten, baina hilabete gutxi batzuetan agortu dira denak. Horregatik, irailean bigarren ediziorako auzolanera deitu zuten berriz, beste 300 ale kaleratzeko asmoz. Gainera, argitalpen zainduagoa izango da oraingoa. Idazkera berrikusi dute, eta gehigarriak erantsi dizkiote. Esaterako, Koldo Izagirreren poemak, liburuaren historia laburbiltzen duen testua eta Fly Shit musika talde bergararraren bi abesti. Aipatzekoa da obraren aurkezpen ekitaldietan auzolanaren garrantzia azpimarratu dela, horma-irudietan “Arantzablek idatzitako eta denon artean egindako” liburua dela argi utziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude