Pertsona eta giza talde asko ari dira bereziki pairatzen hainbestetan aipatzen ari garen krisi ekonomikoaren ondoriorik larrienak. Langabezia, prestazio sozialen murrizketak, eta azkenean, etxe desjabetzeak dira gure eguneroko ogia.
Finantza krisia hasi zenez geroztik gizarteak espero zuen sistema politikoaren erantzun sakona eta erabatekoa. Halere, ez zen horrelakorik gertatu, eta, nahiz eta sistema politikoari eta botere publikoei krisiari aurre egitea eskatu zitzaien, beharbada, irmotasun eta konfiantza gehiegirik gabe egin zen eskaera hori.
Gizartearen jarrera apalak eta sistema politikoaren aitortutako “ezintasunak” krisiaren eskuetan utzi gaituzte. Hori dena lehertu aurretik, sistema politikoak ez zuen nahi izan krisiaren jatorrian zeuden arrazoiei aurre egin, eta krisia agertu eta gero, ez du jakin erantzuten pertsonen defentsan.
Alderantziz, denok –botere publikoek barne, noski– bagenekien higiezinen sektorea “burbuila” artifizialean oinarriturik zegoela. Bagenekien horren atzean finantza erakundeen negozio potoloa zegoela eta horren ifrentzua herritarron gain-zorpetzea zela. Kausak argi daude: erosi nahi genituen etxebizitzen tasazioak edo balorazioak puztea, mugarik gabeko maileguak ematea eta, oinarrian, estatuaren pasibotasuna.
Baina krisiak “burbuila” leherrarazi duenean, estatuaren jarrera ez da aldatu. Sistema politikoaren erantzuna ildo bakarretik joan da: gastu publikoaren zorroztasuna eta murrizketa sozialak. Estatuak ez du aldatu krisiaren kausa bat bera ere, eta denak bere horretan jarraitzen du. Aldiz, finantza sistema salbatzen ari da horren truke eska zitekeen erantzukizuna exijitu gabe. Hona hemen sistema politikoaren porrota: krisiaren kausak ez aldatzea; egoera larrian dauden pertsonen eskubideak murriztea, eta batez ere, sistema ekonomikoaren aurrean etsitzea eta bere ezintasuna onartzea.
Zorionez, gizartean ez da ikusi ez pasibotasunik ez ezintasunik. Arazo larrienei aurre egiteko prest agertu da gizartea: elkartasun mugimendu berriak sortu dira, kaleak okupatu dira eta guztiz ahaltsu diren finantza erakundeen aurrean ez du burua makurtu. “Haserretuen” mugimenduaren filosofiari jarraituz, benetako demokrazia partehartzailea aldarrikatu, finantza eta ekonomia sistemaren ahalmena errefusatu eta herriaren ahotsa entzun dadila exijitu ditu.
Hemen dago gizartearen gorakada. Gizarte “haserretuak” erakutsi du guztiz posible dela honelako “matxinada” antolatzea eta erantzuna jasotzea. Gizarte honek erantzun du: alde batetik, finantza erakundei aurre egin die, euren jarrera salatuz, euren erabakien ondoriorik larrienak argi erakutsiz; bestalde, botere publikoei erantzun sakona eskatu die: hondamen hau gelditzea eta neurriak hartzea pertsona guztion duintasuna bermatzeko.
Erantzuna ezagutzen dugu: finantza erakundeek tinko eutsi diote euren posizioari; estatuak gainetik kendu nahi izan du arazoa erantzun apal-apal eta guztiz ez eraginkorra emanez. Bigarren aldiz, sistema politikoak etsi egin du ahaltsuen aurrean. Hona hemen bere bigarren porrota.
Ez dakit gizarte hau noiz arte konformatuko den, baina argi dago udazken honek ekarri digula itxaropen izpirik. Ea izpi horrek sistema politikoa argitzen duen eta erakusten dion denon onerako benetako erantzuna zein den.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]