Sorkuntzarako baliabideak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tim Berners Lee-k, internet denok erabiltzeko gai bilakatu zuenak, liburu berria idatzi du: This is for everyone (Hau denontzako da). Bere lanaren inguruko memoria bat da. Gaur egun, internetez edukiak zabaldu daitezke Berners jaunak sorturiko WWW (World Wide Web) teknologiari esker. Sorkuntza eta elkarlana baliatzeko tresna edozeinen eskura jartzea izan zuen motibazio, dio. Horregatik, WWW-k librea izan behar zuela ulertu zuen.

Gaur egun, ordea, Bernersek irudikatu ez zituen plataforma handien negozio eredu zapaltzaileek darabilte WWW-a, interneten erabiltzaileak produktu eta hiritar zapaldu bilakatzeko bidean. Beldur dio adimen artifizialak noraino kakaztu dezakeen errealitate hori, korporazio erraldoi horien eskutan baino ez badugu uzten internet. Gaur egun dugun errealitate honi aurre egiteko, eta interneten hasierako ideia berreskuratzeko, interneti loturiko beste mundu ikuskera bat eraiki behar dugula dio: internet modu deszentralizatuan ulertzen duena, eta erabiltzaileak datuekiko (pertsonalak zein jokabideari loturikoak) ahaldunduko dituena. Baina nola sortzen dira horrelako garapenak bideratzeko baldintzak? Zelan sostengatzen dira gizadiari tresna hobeak emateko lana egingo duten taldeak? Nik ez dut argi. WWWa funts publikoekin sustaturiko Cern ikerketa zentroan emandako aukeragatik gauzatu zela dio Bernersek. Bere ustez, etekinetan oinarrituriko enpresa batean ezingo zen sortu, horietan ez delako bizitza erdigunean jartzen.

Bizitza erdigunean jartzeari loturiko izaera hori OpenToonz software libreko programan ikusten dut. Toonz proiektu komertzialetik eratorria, Studio Ghibli bezalako eragile baten sorkuntza prozesuetara egokitzeko beharrak bideratu omen zuen bertsio librea. Horri esker, sorkuntzarako aukerak pertsona gehiagorengana ireki ziren. Linuxdun ordenagailu batean instalatu dut nik. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude