Oinei begira ibiltzea arriskutsua izaten da, baina nahiko hala bizi gara. Inguru urruneko oihartzunen batek aztoratzen gaitu noizean behin; gora ez begiratzeak ustekabeko bonbaren bat irenstera ere eraman gaitzake. Ez dago erraza. Hemen tenis partida batean bezala egon behar dugu alde batera eta gero bestera begira. AEB, Txina, Argentina, Errusia, Venezuela, Ukraina. Ez dirudigu batere protagonista.
Batzuek-batzuek uste dute, Putin eta Trump Alaskan bildu zirenean, Tordesillas bat egin zutela, bakoitzaren armada zer patiotan jolastu jakiteko. AEBek narko ordezkoa topatu dio terroristari hegoaldean duten Amerikan sartzeko, eta narkopresidente bilakatu dira Venezuelakoa, Mexikokoa, Kolonbiakoa… Bonbak baino isilago dabil Txina, eta horri ere aurre egin behar gerraz haragoko industriei eutsiko bazaie, eta Trumpek erabaki du Argentina (aldekorik ez bestela), dolarpean edukitzeko Mileik irabazi behar duela, eta erabaki ahal duela hori.
Bakoitzak badaki zer protagonistaren mende geratzen ari den botere banaketa horretan. NBEn irudikatu zen. Ahoskatu zuten, burujabetza noren kontra. Zaila dago gora begiratzea, hala gelditu naiz baina; oinei so, ez baitaukat argi, guztira, gu noren patioa garen, zertan jolasteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.