Artikuluak 

1906. alea
2003-07-06
alde 0    kontra 0

Gizarte Foroaren ondorioak irailerako ezagutuko dira.

Irailean ezagutuko ditugu joan den asteburuan Gasteizen egindako Euskal Herriko Gizarte Foroaren jardunaldien ondorioak. Oraingoan era guztietako gizarte mugimenduak bildu dira Gasteizen, urrutiko intxaurren soinu erakargarriaren magalean baino, etxeko arazoen errealitate gordinarekin aurrez aurre. Bai Porto Alegren bai Europako Foro Sozialean aldarrikatu izan da nazioarteko foro erraldoi horiez gain herri, nazio eta eskualdetako foroen sortu beharra. Arduradun eta partehartzaileen aldetik helburuak, erronkak eta egin beharrekoetan patxadaz eta taldekerietan erori gabe ekin beharra azpimarratu da.


Uztailaren 4an abiatuko da nazio eztabaidagunea.

Udal Hautetsien Biltzarrak uztailaren 4an emango dio hasiera Donostian nazio eztabaidaguneari, Miramon Teknologia parkean arratsaldeko 7etan. Euskal Herria aldaketa unean dagoela pentsatzen dute biltzarreko kideek eta, hasteko, talde eta alderdi desberdinek plazaratu dituzten bake proposamenak eztabaidatzen ekitea proposatzen du. Lehenbizi talde eragile bat eratu nahi da, aurrera begira bera izan dadin eztabaida dinamizatuko duena.


SA 30.000 euro gabe hilero.

Eusko Legebiltzarreko diruzainak Sozialista Abertzaleen Taldeak hilero dirulaguntza gisa jasotzen dituen 30.000 euro ez ordaintzea erabaki du, Auzitegi Gorenaren aginduari jaramonik ez egiteak ekar diezaiokeen zigorra saihesteko asmotan.


Madrazoren aurkako salaketak onartu dira.

EAEko Auzitegi Gorenak onartu egin ditu fiskaltzak eta PPk Javier Madrazo EBko koordinatzaile eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako kontsailariaren aurka jarritako salaketak. Irakeko inbasioaren testuinguruan jaurtitako hiru esaldi hauek eragin dute kereila: «Iraken gerra bultzatzen duena, Euskadin hiltzen duena bezain terrorista da». «Gerraren aurka erakutsi duen isiltasunak erakusten du Erregearen izaera antidemokratikoa». Hirugarrena Aznarri zuzenduz eginiko hau da: «Herritarren borondatearen aurka, iluminatu batek gerrara eramaten gaitu».



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1905
 
azala1904

1906 zenbakia.
2003ko uztailaren 06a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys