Amoroto

  • Lea ibarraren iparraldean dago Amoroto. Tontor baten gainean eraikita dago herri kaskoa, eta etxe ikusgarriak daude bertan. Lea ibarreko herri gunerik ederrena dauka Mendexa, Gizaburuaga eta Aulestiren arteko herriak. Lau auzo ditu Amorotok: Odiaga, Ugaran, Urrutia eta Elexalde.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lekeitiotik Markinarantz goazela, bide nagusitik eskuinera, beste bide bat dagoela ohartuko gara. Beldur gabe gora egin, eta gailurrean Amorotoko herri gunea (Elexalde auzoa) aurkituko dugu. Herria bera Erdi Aroan eraiki zuten, baina XVIII. mendean herri kaskoa berritu zuten. Bistan daukate ilustrazioaren errepasoa etxe partikular zein publikoek. Erdi Aroan hain ohikoak ziren egurrezko egituretan barik, murru sendoen gainean eraikita daude baserriak, eta sarreretan arkupe itzelak dauzkate. Udaletxea bera ere, ordukoa da.
Elexalde da auzorik populatuena. Herriko taberna ere bertan dago. Herri gehienetako moduan, hantxe dago bizitasunik gehien. Pena da Elexaldeko baserriak izaki biziak ez izatea. Izan ere, eskualdeko etxeetan ohikoak diren ezaugarriak zeintzuk diren erakusten dute berbarik egin gabe. Historiako garai ezberdinak ezagutzeko datuak ere badituzte; agerikoa da haien garrantzi historiko-arkitektonikoa. Batzuek zutabezko egitura dute, baina badira, egitura barrokoari jarraiki sarreran arku bat zein bi dituztenak ere: Aldekoa eta Iturraran Bekoa kasu.
XVIII. eta XIX. mendeko idatziak daude baserri batzuetan. Iturraran Bekoan inskripzio hau dago arkuen sarreraren gainean: "Eguiten badoc bierra jango doc ogia". Euskaraz dagoen idatzi bakanetakoa da, eta arraroa bada ere, etxearen ostean dago. Herriko plaza ere Elexalden dago. Udaletxeak eta San Martin parrokiak babesten dute. 1999an iturria eta eserlekuak jarri zituzten plazan. Parrokia ere, berritu zuten XVIII. mendean. Zutabez egindako tenplu neoklasikoa da. Horma nagusiko ordularia 1900ekoa da.
Elexalde ez da baina, Amorotoko auzo bakarra. Hilerriaren eskuinaldean dagoen bidean aurrera eginda, Odiagaraino helduko gara. Hango gurutzean ezkerrera egin, eta Belakola baserriaren inguruko bidegurutzean, Ballastegi basorako baso bideari jarraituko diogu. Baso bidearen amaieran lasai gunea dago, eta bertan dago lekua, mokadu bat egiteko bideari jarraitu orduko. Jan eta gero, Zulueta errekaren ibilbidea jarraituko dugu asfaltozko bidetik.
Lea ibaiaren ibaiadarra da Zulueta. Azken urteetako baso ustiapenak kalte egin dio basoan zehar doan erreka horren ibilbideari. Inguruan ohikoa ez den arren, hemen erdian sekuoia basoa dago. Bestalde, Zuluetak eta Leak bat egiten duten lekuan, babestutako hainbat espezie bizi da: bisoia, Martin arrantzalea, errekako karramarroa...
Zuluetak Atxurrako konplexu karstikoa zeharkatzen du eta bertan zenbait ur sorburu, lurrazpiko erreka eta barrunbe dago. Bere adarrekin batera, ibai arroa osatzen du Zuluetak. Arroak balio ekologiko handia dauka. Atxurra inguruan, izen bereko ibaiadarra dago, eta haren inguruan leize asko daude. Hantxe dago Pepetxo koba ere. Atxamonte mendiaren magalean dago eta bera baino metro batzuk beherago Pepetxo III izeneko leizea dago mendi beraren magalean. Pepetxo IIIren barruko ondare arkeologikoa txikitu egin zuten albotik pasatzen den baso bidea egiterakoan. Atxurratik gora, Aulestiko Santa Eufemia baselizara helduko gara. Bidea Amoroton amaitu gura dutenek, baina, Atxurratik Idarreta baserrirako bidea hartu beharko dute.
Idarreta baserria Urrutia auzoan dago. 1754an eraiki zuten. Estilo barrokoan egindako baserria da eta atari itzela dauka arku painelatu bikoitzarekin. Arkuen erdian zutabe lodia eta eskultura multzoa daude. Bertatik, Asubitara jo, eta handik Elexalderako bidea hartuko dugu berriro.


Arkitektura erlijiosoa

Lekeitiotik Amorotorako errepidearen eskuinaldean dago San Migel baseliza. Dinteldun atea dauka aurrean, alboetan leiho errektangular birekin. Dintelean "San Migel Goi Aingerua" inskripzioa dago, eta haren gainean, gurutzea dago erliebean eginda. Harrizko ponteak ere, erliebean egindako gurutzea dauka. Barruan, harrizko aldarea dago alper-harriarekin eutsita, eta aldare buru, San Migel Goi Aingeruaren irudia dago. XX. mendeko baseliza herritarra da eta San Martin parrokiaren menpean dago. Amorotora sartzerakoan ikusten den lehenengo eraikuntza da San Migelen ermita.
Santa Barbararen baseliza, berriz, izen bereko tontorrean dago; urtegiaren ondoan. Harrizko aldarea dauka eta honi ere alper-harriak eusten dio. Aldarean Santa Barbararen irudia dago.



Abitako saguzarrak

Amorotoko Oleta auzoan, Abitaga kobazuloa dago. Barandiaranek gizakiaren aztarnak zein harek egindako tresnak aurkitu zituen bertan 1964an. Bista Alegre mendiaren hegoaldean dago kobazuloa eta metro eta erdiko sarrera dauka. Abitako koba ere Oletan dago. Aranzadi, Eguren eta Barandiaranek eman zuten haren berri 1929an. Metro eta erdiko altuera eta hiru metroko zabalera ditu sarrerak.
Abitako saguzarrak galtzen doan espezie batekoak dira eta horrek garrantzia biologiko handia ematen dio kobari. Espeleologikoki, ostera, 1999an aurkitutako galeria berriek eman diote sona. Galeria nagusiak 15 metroko garaiera du bere punturik altuenean.


Historia

Historiaurrekoak dira Amorotoko lurretako lehen bizilagunen aztarnak. Madalenienseak dira Abitaga kobazuloan aurkitutako aztarnak, Kristo baino milaka urte lehenagokoak. Historian aurrera egin ahala, Amoroton finkatu ziren lehenengo herrien jarduera nagusia, abeltzaintza izan zela uste da. Gure garaietarantz etorri ahala, leinuetan oinarritutako talde haietako indartsuenak ahaide nagusi bihurtu ziren.
1325ekoak dira herriaren gaineko lehen datu idatziak. Horien arabera, Amoroto Lekeitioko Andra Mariaren basilikaren luzapena baino ez zen. Ondorioz, basilikari eman behar izaten zion lortutako hamarrenen herena. Erdi Aroko hazkunde demografikoak eta herria lortzen ari zen indar ekonomikoak independentzia egarria ekarri zuten Amorotora. Andra Mari elizatik bereizteko lehenengo eskaera 1454an egin zuten, baina 1519ko buldak ekarri zien benetako independentzia. Leon X. ak emandako buldaren ondorioz, Ispaster eta Gizaburuagarekin batera, desanexioa eskuratu zuen Amorotok.
Independentzia osoa eman aurretik, Adan Yarza menpeko errege elizate izendatu zuten Amoroto, eta 18.000 maraiko zerga ordaindu behar izaten zion Gaztelako Erresumari. Behin independentzia lortuta, elizateak muga politikoak eta administratiboak ezarri zituen. Politikari berriak agertu ziren. Artean, oraindik ere feudala zen gizarte egitura: zerga eta bereterren sistemari eusten zitzaion eta ahaide nagusiak zeuden gizartearen gorengo mailan. Amorotoko nagusi Adan Yarzaren leinua zen.
Leinu nagusien irabazbide garrantzitsuenak nekazarien eta mendien gaineko eskubidea, elizatearen hamarrenak eta antzeko beste zergak ziren. Horiek ziren nagusien botere ekonomikoaren oinarri. Gainera, krisi garaietan menpekoen ondasunak eurenganatzeko eskubidea zuten. Batzuen ustez, eskubide horren egikaritzea izan zen bandoen arteko borroken iturburua.

Nola heldu
Autobusa
- Pesa eta Bizkaibus: Lekeitio-Aulesti-Gernika-Galdakaoko Ospitalea-Bilbo, Lekeitio-Bilbo eta Lekeitio-Donostia ibilbideak. Auzo bakarretik igarotzen dira.
- Bizkaibus: Lekeitio-Aulesti-Gernika-Galdakaoko Ospitalea-Bilbo. Bilbotik: 6:00-20:00, ordu bitik behin. Jaiegunetan: 08:00etatik aurrera. Lekeitiotik: 06:15-20:15, ordu bitik behin. Jaiegunetan: 08:15etatik aurrera.
Jatetxeak
- Herriko taberna (Elexalde), Ibaigane, Epermendi eta Klaudio (Oleta, Ugaran)
Lotarako
- Abade etxea (Elexaldeko plazan): Tel: 946 84 06 74 edo 944 34 49 94. 28 neska-mutilentzako eta bi monitorerentzako tokia.
Festa eta ospakizunak
- San Martin eguna: uztailaren 4an eta 5ean. Herriko festa nagusiak.
-San Migel eguna: irailaren 29an.
- Bazko eguna
- Santa Barbara (abenduaren 4an)


Azkenak
Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude