Ezer ez da amaitu

  • Gainera urtegiak hondamendia eragin dezakeela frogatzeko ikerketekin jarraitzen dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Italia, 1963. Lur jauzi baten eraginez mendi magala Vaionteko urtegira erori da. Presak ezin dio eutsi eta 70 metroko altuerako olatu erraldoia bailaran behera doa. Longarone, Pirago, Villanova, Rivalta... herriak suntsitu ditu. Ordu laurdenean 2.600 hildako.
Film katastrofiko baten argumentua dirudiena duela 40 urte benetan gertatu zen. Eta Itoizko urtegiaren aurka borrokan ari direnen ahotan adibide gisa aipatzen da, Irati ibaiaren bailaran gerta daitekeenaz hitz egitean. Itoizko Koordinakundea proiektuaren segurtasun arazoak aztertzen lanean ari da azken urteotan. Sortu zenetik talde honek agerian utzi ditu urtegiaren proiektuak hainbat ikuspuntutik dauzkan akatsak.


Ekologia eta ekonomiaren kaltetan

Batetik, txosten ofizialek ere onartu behar izan dutenez, Espainiako Estatuko ingurumen inpaktu handieneko proiektua da, Europako kaltegarrienetakoa. Bestetik, sozialki eta ekonomikoki proiektua ez da bideragarria. Hala dio Pedro Arrojoren 1997ko martxoko Itoizko urtegiko eta Nafarroako ubideko kostu eta etekinen azterketak. Orduan egungo Nafarroako Obra Publikoen kontseilari Jose Ignacio Palaciosek txosten horrek errespeturik merezi ez zuela esan zuen. Berriki, NBEk Arrojori 2003ko Europarako Goldman saria eman dio, ekologiaren Nobel saritzat jotzen den sari prestigiotsua.
Gainera, Patxi Gorraiz Itoizko herritarrak eta Koordinakundeko kideak dioenez, «urtegiak ez die nafar interesei erantzuten, Estatuaren interesei baizik». Jaume Matas Espainiako Ingurumen ministro ohiak Ebroren trasbaserako Itoizko urtegia giltzarria dela onartu zuen Zaragozan joan den ekainean. Ildo horietatik guztietatik heldu zion Koordinakundeak bere borrokari.
Segurtasun arazoen berri, ordea, beranduago jakin zuten Koordinakundekoek, obrak hasi eta lau urtera, hain zuzen. Administrazioari txostenak eskatu eta ukatu egin zizkieten. Orduan Antonio Casasi eskatu zion txosten bat egiteko eta txosten horrek datu deigarriak kaleratu zituen 1999ko maiatzean. Presa, bere ezkerrean lur jauzien gainean sostengatzen dela zioen azterketak, hor hiru milioi metro kubiko material mugi daitezkeela, material horrek ihesbideak blokea ditzakeela eta horrek hondamendia ekar dezakeela. Ondoren, 10 urtez ezkutuan egon eta gero, Intecsak 89an eginiko azterketa lortu zuten eta Casasen ikerketak esandako gauza bera topatu zuten bertan. Apurka txosten gehiago lortzen joan ziren, Espainiako Obra Publikoen Ministerioak 1975ean egindako jatorrizko azterketa, beste bi txosten non bi presak arrisku maila altueneko A kategorian katalogatzen dituzten...
Hori guztia ikusita, Civiltec-i txosten osatu bat eskatu zioten 99ko udazkenean, urtebete beranduago aurkeztu zena. Bertan hondamendirako zazpi arrisku identifikatzen ditu Arturo Rebollo azterketaren egileak. Alegia, urtegia betez gero, zazpi faktore horietako bakar bat nahikoa litzateke hondamendirako. Eta urtegia bete gabe ere, dagoeneko hemeretzi lur mugimendu identifikatu ahal izan zituen egileak. Zazpi arrisku horietatik edozeinek Irati ibaiaren ur emaria gutxienez 50 aldiz biderkatuko luke eta gehienez 750 aldiz. Irati, Aragon eta Ebroren ibarrak suntsituko lituzke horrek: Agoitz, Irunberri, Zangoza, Tutera... Zaragozarainoko populazio gune guztietatik pasako litzateke olatu erraldoia, beti ere Rebolloren arabera.
2001eko martxoan, Nafarroako Gobernuaren erantzuna segurtasuna frogatzeko 108 txosten zituela esatea izan zen. «Ez al dira gehitxo?», dio Patxi Gorraizek, «Itoitz segurua balitz ez lukete horrenbeste txostenen beharrik». 108 txosten horiek ezagutzeko aukera, berriro ere, ukatu egin zitzaien Koordinakundekoei. Baina azkenean, epaitegietara jo eta Itoizko bigarren presaren inguruko azterketa lortu zuten. Rebollok aurreikusitakoa dagoeneko gertatzen ari zela baieztatzen zen administrazioaren txosten horretan; urtegia bete gabe ere, bigarren presak bi pitzatu zituen. Eta azkenean urtegiko emergentzia plana ere Itoizko Koordinakundearen eskuetan dago. Rebolloren txostenak zioena berresten du eta, are gehiago, hark ateratako kalkuluak gainditu egiten ditu. «Azkenean txosten ofizialak, guk enkargatutakoak baino ondorio larriagoak aurreikusten ditu», dio Gorraizek. «Alarmistatzat jotzen gaituzte, baina guk ez diogu administrazioaren txostenetan esaten ez den ezer».
Arriskuen berri ederki jakinda ere, Nafarroako Gobernuak ez du bere jarrera aldatu. Egitekotan, gogortu egin du urtea hasi zenetik. Azken hilabeteetan gertatutakoa «inora ez daraman lasterketa erotzat» jo du Gorraizek eta «jarrera koldar eta faxista» egotzi die instituzioei. Gogora dezagun, urtarrilaren 27an, Estrasburgoko Epaitegiak Koordinakundearen demanda onartu zuela jakin baino egun gutxi lehenago, uhateak itxi eta urtegia legeak onartzen duen 506 metroko kotaraino bete zutela, eta hurrengo hilabetean mailaren kontrola hiru aldiz galdu zutela. Gero, apirilaren 28an Nagore herria suntsitu zuten. Eta ekainaren 16an Itoitzi iritsi zitzaion txanda.
Horregatik guztiagatik Koordinakundeak erantzukizun penal eta pertsonalak eskatzeko asmoa du. Baina Koordinakundeak urte asko daramatza bide judiziala jorratzen. 1997an Espainiako Auzitegi Gorenaren behin betiko sententziak Itoizko obrek aurrera ezin zutela egin esan zuen eta urtegia ezingo zela 506 metrotik gora bete. Epaia birritan berretsi du Gorenak, azkenekoz 2002ko apirilean. Eta hala ere 2000ko martxoan Epaitegi Konstituzionalak Nafarroako Espazio Naturalen Legea balioztatu zuen eta Nafarroako Gobernua horretan oinarritu da Gorenaren arabera «ilegala» den proiektuan aurrera egiteko. Gorraizen esanetan, «erabaki lotsagarria izan zen Konstituzionalarena, botere politikoaren injerentzia garbia botere judizialean». Orain, Gorenak laugarrenez berretsiko du aurretik esana, «edo bere iritzia aldatuko du, dagoeneko edozein gauza espero baitezakegu». Baina horrek luze xamar jo dezake.


Ez da dena galdu

Seguruenik lehenago iritsiko da Europako Giza Eskubideen Epaitegiaren sententzia, Koordinakundearen esanetan, iraila inguruan. Estrasburgok arrazoia emango diela esperantza dute. Garbi dute bide judizialean borrokan jarraituko dutela eta segurtasun alorrean ikerketan ere ahal duten datu gehien eskaintzen segi nahi dutela. Eta urtegia ez dela beteko uste dute: «Espero dezagun arrazoi juridikoengatik izango dela, eta ez arazo tekniko larriengatik».
Kaltearen zati bat egina dagoela ezin ukatu, hala ere. Inpaktu bisuala handia da dagoeneko, are gehiago herriak suntsituta. Urtegiak 1.100 hektarea hartuko lituzke beteta eta dagoeneko 300 bat urpean dira. «Baina guztiz bete arte ez da beranduegi izango. Herria, etxea, bota dizkigute, baina hau ez da amaiera. Egiteko asko dugu oraindik. Itoitz berreraikitzea eta gure herrira itzultzea ez da utopia bat. Posible da».

Kontrolik ez
Aurtengo urtarrilaren 27an presaren uhateak itxi eta urtegia 506 metroraino bete zuten. Otsailean zehar hiru aldiz galdu zen kontrola eta uraren maila 520 metrora iritsi zen. Isurbideak ez zuten nonbait ondo funtzionatu. Itoizko Koordinakundearen ustetan, urtegiaren kontrol falta larriaren erakusgarri da gertatutakoa.


Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude