Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusia: "Patronalaren arrastoan dabil Jaurlaritza. Haren ideologia eta jarduera neoliberalak bere egin ditu; politika kontserbadoreenen abangoardian da eta ongizate estatuari kalte egiten dio: nola iruzur fiskalari ez ikusiarena eginez, hala gastu soziala murriztuz edo esplotazio eta gehiegikeria kutsu garbia duen lan harremanak ametituz".
Josune Ariztondo EAJko EBBko idazkaria: "Demokraziaren aldetik ikusita, PPri sostengua ematen ari diren PSE-Eeko buruzagiek gorriak ikusi behar dituzte eta saihesten ez badute, azkenean egia izango da militanteek duten beldurra, azkenean alderdi hori barrutik lehertuko delako".
Manuel Huertas, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia: "Ezker Batuarekin (EB) dugun akordioa mugatua da, baina horrek argi erakusten du inoiz ez dugula izan PPrekiko inongo akordiorik. Pasaia, Errenteria edo Zumarragan EBrekin egindako akordioak historikoak dira Euskal Herria eta Espainiako gainerako lurraldeetan gertatzen dena homogeinizatzen saiatzen den neurrian».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!