Hitz Bitan


2003ko uztailaren 6an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Koldo Izagirrek honela zioen «Gara»n: « (Martin Ugalde) Bi hizkuntzatan idatzi duela pentsa genezake, baina bi idazle dira. Bere taldearekiko literatura beti hizkuntza bakarrean lotu du, sakonen zaizkion kodeak erabiliz... Bera bizi izan den taldeari beti talde horren hizkuntzan mintzatu zaio».
El Ballet de Daghestan taldeko ordezkariek honakoa aipatu zuten «El Diario Vasco»n: «Dantzan, egungo gizarteak dituen arauek baldintzatzen dituzte bikoteen arteko harremanak. Dantza azkarra eta animatua izan arren, mutil batek ezingo du neska gazte bat ukitu inoiz».
Itziar Zubizarreta ipuin kontalariak zera esan zuen «Gara»n: «Ipuinak kontatzen ditudanean, nolabaiteko lilura sortzen dela nabaritzen dut. Horrek bakarrik ez du irakurtzeko zaletasuna pizten, baina lagungarria izan daiteke».
Josu Camara, Kukubiltxoko kidea «Nabarra»n: «Gaur egun (...) askozaz zailagoa da ume bat ikuskizun batean aho zabalik edukitzea, zeren dauzkaten erreferentziak askozaz ere ikusgarriagoak izan baitaitezke».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...