"Bizitza topera bizitzeko"


2007ko otsailaren 21ean
Euskaltzale batek baino gehiagok aurpegia zimurtuko zuen goiko titulua ikusi hutsarekin. Egia esan, neroni ere ez zait gehiegi gustatu horrela "boteprontoan" eman diodan itzulpena baina formak baino gehiago kezkatzen nau ni neu edukiak. Eta kasu honetan ere, beste hainbatetan bezala, euskara galtzaile.
Duela gutxi web gune berri baten aurkezpena egin zuten, Clikasalud.com gazteei, irakasleei eta eskolei zuzendutako egitarau handi baten barruan; Agbar Fundazioak eta Adeslas-ek elkarlanean prestatutako programa sozial eta hezkuntzakoaren atal bat besterik ez da izango Osasun Aktiboa izeneko hau, (kasu honetan ere itzulpena neurea da); 10.000 ikastetxe baino gehiago sartuko omen dira, aurreneko fasean bakarrik, egitarau erraldoi horretan.
Eta nire galdera, behin berriro ere, betikoa da: ez al zaie jaun-andre horiei gaztelania ez den beste hizkuntzetan lan egitea otutzen? Eta zertan dabil Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila horrelako proiektu baten aurrean gure hizkuntza "gaixoaren" aldeko diskriminazio positiboa martxan jarri gabe?
Izan ere, ikasgelan lantzekoak diren jarduera guztiz interesgarriak diseinatu dira, lau bloke tematiko nagusitan, Sexualitatea, Dibertsioa, Afektibitatea eta Zaindu ezazu zeure burua izenekoetan hain zuzen ere banatuak, eta horien inguruan informazioa, autoebaluazio testak, foroak, galdera sortak, grafikoak, estatistikak eta abar eskainiko dira. Programaren bidez, adoleszenteari denbora librearen erabilera egokia erakutsi nahi zaio, bere autoestimua bultzatuz, erabaki arduratsuak hartzen lagunduz, eta arriskuko portaera jakin batzuen aurrean bere gaitasun kritikoa sustatuz. Ea berandu baino lehen egitasmo osoa euskaraz ikusteko zoria dugun!


Azkenak
Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois talde ultrako kideen kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Euskara erabiltzeagatik kazetariak berriz ere haserre futboleko prentsaurreko batean

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan: pikete eta mobilizazioekin hasi dute eguna irakasleek

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


Eguneraketa berriak daude