"Ez naute sinesten, baina dirudien baino eszeptikoagoa naiz"


2021eko uztailaren 19an
Arkadia eta harkadia bereizi dituzu. Zergatik?
Uste dut izenburuan bertan nabarmentzen dela liburuan bi maila bezala daudela. Hasiera batean «Eta harkadian ni» erreferentzia klasiko baten fikzio moduko bat da, «ni oso leku zoriontsuan» adierazteko latinez esaten duten harena, eta hori izango zen liburuaren ludikotasuna adierazteko zera, gauzak antzaldatu eta klasikoekin jolastu egiten dudala bertan. Baina esanahiari erreparatzen badiogu ikusiko genuke harkadia hitzak leku harritsua esan nahi duela Iparraldean, eremu bat, eta liburuko poema batean diot «Denak Arkadian bizi dira, eta harkadian ni», nire epigrama eta eglogen alde mikatza edo barnean duten samintasuna adierazi nahiz. Esanahi hori beharbada ez da hautemanen, eta beharbada ez da beharrezko ere, zeren nire ustez irakurlea plano ludikoan gelditzen bada, hobe izango da.

Samintasuna baino gehiago ez al da ironia zurea?
Jendeak ez nau sinesten, baina ni dirudien baino eszeptikoagoa naiz, eta nire poema guztiei eszeptizismo bat badariela uste dut.

Oso klasiko zalea al zaitugu?
Liburuko erreferentziak nire kabuz egindako irakurketen ondorio dira. Dena den, ez nuke betirako klasiko jarraitu nahi. Aurkeztu nintzen Joseba Jaka bekara, eta beka irabazi izanak bideratu ninduen proiektua garatzeko beharrezko irakurketak egitera. Agian beste proiekturen bat aurkeztu izan banu eta hautatu izan balute, beste «ni» batez ariko ginateke orain. Hurrengoan errenazentista edo barroko izango naiz, beharbada...


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude