Termometroa


2003ko uztailaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailak 5, data larria "Gara"rentzat

Uztailaren 5erako Baigorri Argitaletxe SA eta KIE SAk 5,1 milioi euro ordaintzen ez badute, ondasun bahituraren bideari ekin diezaioke Gizarte Segurantzak. 'Gara'ren kudeatzaile eta langileek behin eta berriro azpimarratu dute juridikoki ezinezkoa dela Orain SAren oinordeko izatea, besteak beste, enpresa hori Baltasar Garzonen esku dagoelako azken bost urteetan. Arrazoi ideologikoetan oinarritutako eskaera honek juridikoki ez hanka ez bururik ez duela argudiatzen da iturri eta iritzi gune oso desberdinetatik, baina egungo Espainian aspaldi galdu da ikuspegi juridikotik bakarrik aritzeko ohitura, areago euskal gaiak mahaiaren gainean direnean.


Euskaltegi pribatuak eta Jaurlaritza

Joan den astean, euskaltegi pribatu homologatuen %85a ordezkatzen duen taldeak HABEk eta Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak helduen euskalduntze-alfabetatze sektorea berrindartzeko eginiko proposamena kritikatu zuen. Proposamen hori aldatzen ez bada, hurrengo ikasturtea arrisku larrian dela adierazi zuten. Euskaltegi homologatuek datorren ikasturterako diru laguntza publikoak gutxienez %10 igo beharra ezinbesteko jotzen dute. Jaurlaritzarekin negoziatzeko borondatea agertu dute eta asmoa, hurrengo ikasturteari begira dena lotua edukitzea bazen ere, negoziazioak atzeratu beharrean izan dira, uda horretarako garairik onena ez dela ohartuta.


Rikardo Arregi saria
Eizagirre ahizpentzat

ARGIAra heldu da Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusia. Izan ere, Estitxu Eizagirrek eta Ixiar Eizagirrek eskuratu dute saria ARGIAn 2002ko ekainetik 2003ko maiatzera egindako elkarrizketengatik. Epaimahaiaren arabera, ahizpen elkarrizketetan «ez da pertsonaiaren azaleko azterketa soila egiten, elkarrizketa ikuspuntu sakon batetik bideratzen dute eta pertsonaia bera aberasten dute». Elkarrizketen dokumentazio lana, lan grafikoa eta itzulpena ere nabarmendu zituen epaimahaiak. Amets Arzallusek hasberrientzako saria eskuratu du Euskadi Irratiko «Goizean Behin» irratsaioan egiten duen kolaborazioagatik. Bestalde, «Goienkaria»ko Leire Kortabarria kazetariak aipamen berezia jaso zuen. Ohorezko saria historian euskara hutsez argitaratutako hiru egunkarientzat izan da, «Eguna», «Euskaldunon Egunkaria» eta «Egunero»rentzat hain zuzen.


Euskal abizenen aldizkaria

Euskal abizenak izena duen aldizkaria aurkeztu dute Alejandro Arizkun, Mikel Belasko eta Fernando López Permisán nafarrek, Lizardi multimedia enpresaren eskutik. Helburua abizenen esanahia eta etimologiaren inguruko ikerketak hedatzea, haren aldaerak eta grafiak, izena eman zion sorlekua... aztertzea da. Aldizkaria orrialdean eskura daiteke.


Tourra euskaradun

Euskal herrian euskaraz taldeko hiru kide, Tourreko zuzendari den Jean Mari Leblancekin mintzatu dira. Bilera horretan, Tourra Euskal Herritik igaroko den etapan, uztailaren 23an alegia, euskarak izan behar lukeen presentziaz hitz egin zuten. Leblancek harrera ona egin zien egindako proposamenei: ahoz hainbat konpromiso hartu zituen eta idatziz lehenbailehen bideratuko zituela agindu ere


Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude