ELA

Zizurkilgo Huyck Wangner ez ixteko eskaera Alemaniara eraman dute langileek

  • Huyck Wangner enpresak Zizurkilen duen lantegiko (Perot ohiko) hemeretzi behargin eta ELA sindikatuko hiru ordezkari Alemaniara abiatu ziren atzo, jabeei fabrika itxi ez dezaten eskatzeko.


2013ko apirilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zizurkilgo langileak Alemaniara abiatzear, agurtzera joan ziren senideekin batera (Argazkia: Manu Robles-Arangiz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pasa den urtarrilean izan zuten langileek jabeen asmo zehatzen berri: Zizurkilgo fabrikan dauden 81beharginetatik 75 kaleratu nahi dituzte. "Horrek, argi eta garbi, lantegiaren itxiera ekarriko luke", langileek diotenez.

Erregulazio espedientetik kanpo geratzen ziren sei langileak komertzialak dira. Enpresaren asmoa langile horiek bulego txiki batean geratzea da, delegazio komertzial gisa.

Jabeek emandako argudioei erantzunez, hainbat datu plazaratu dituzte langileek. Besteak beste, Zizurkilgo lantegiak urtero irabaziak eman dituela diote: 2011n 102.000 euro eta 2012an 96.000 euro. Salmentako datuak kontutan izanda, Europako lau lantegietatik gutxien jaitsi dena izan da, langileen arabera.

Auziari buruzko unean uneko informazioa ari da plazaratzen Manu Robles-Arangiz Institutua bere webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELA
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!