Gipuzkoako sei erresidentziatako langileek greban jarraituko dute, abenduaren 19ra arte

  • Greban jarraituko duten zentroak hauek dira: Errenteriako Sagrado Corazon, Donostiako Villa Sacramento, Txara II eta La Paz, Zumaiko San Juan eta Zumarragako Argixao. Langileek ez dute baztertzen mobilizazioak gehiago luzatzea. 


2025eko azaroaren 24an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako sei erresidentziatako langileek abenduaren 19ra arte luzatuko dute greba, ostiralean Donostian egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Iragarpena aste honetako hirugarren greba egunean egin dute, eta ELA sindikatuak patronalen “negoziatzeko borondate eza” salatu du. 

Sindikatuak Gipuzkoako aurrekontuak kritikatu ditu, zainketa sistemaren hobekuntzarako iragarritako %12ko igoeraren %83 “azpiegituretara” bideratzeko asmoa dutelako, eta ez lan baldintzak hobetzera. ELAren arabera, sektoreko langileen ia erdiak kontratu partzialak ditu eta soldata arrakala 10.000 eurotik gorakoa da. 

Langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute, sektoreko prekarietatearekin eta genero arrakalarekin amaitzeko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude