Sei hilabeteko grebari amaiera eman diote Gasteizko lorezainek, lan baldintzak “nabarmen hobetzea” lortuta

  • Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak aldarrikatzeko. Lan-hitzarmen propioa eskatzen zuten, Espainiako Estatukoa bertan behera utzita, gutxieneko soldata nekez gainditzen duelako.


2025eko urriaren 07an - 10:11
Azken eguneraketa: 21:41
Lorezainek irailaren 15ean Gasteizen egindako elkarretaratzea. ESK
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orotara 197 egun eman dituzte greban Enviserreko langileek –80 langile dira orotara–. "Ia 200 eguneko greba mugagabearen ondoren, Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea garbitzeko eta mantentzeko zerbitzuko langileek akordio historikoa lortu dute, lan-baldintzak nabarmen hobetzeko", adierazi du ESK sindikatuak. Greba amaitzeko akordioa asteazken goizean itxiko da eta langileak ostegunean itzuliko dira lanera.

Astearte arratsaldean egindako batzarrean onartu dute langileek akordioa. "Funtsezko hobekuntzak" jasotzen ditu soldatetan: hileko 200 euroko berehalako igoera, hitzarmenaren indarraldi osoan (2025-2028) 5.000 euroko soldata igoera linealak, galdutako erosahalmena berreskuratzea, eta soldata baxuegiak duintzea.

Bestalde, lanaldia "nabarmen" murriztuko da: urtean 1.700 ordu lan egitetik, 2028rako lan-jarduna 1.592 ordutara murriztuko da; eta gaur egungo ordutegia (astelehenetik ostiralera, goizeko txanda) finkatu da. Horrez gain, atsedenaldia hamabost minututik 30era igaroko da apurka-apurka. Zaintzarako edota biltzeko eskubidearen inguruko hobekuntzak ere jaso ditu akordioak.

"Borrokak merezi izan du"

"Antolaketa eta mobilizazioekin langileek erakutsi dute emaitzak lortzen direla", adierazi du ESK-k. "Akordio honekin, langileek baldintza prekarioetatik irtetea lortu dute, alegia, EAJk eta PSEk bideratzen duten udalak bultzatutako zerbitzu publikoen pribatizazio eta azpikontratazio basatiaren politikek eragindako egoeratik irtetea".

"Lehenengo egunetik genekien –eta azken unera arte baieztatu da– udala zela zerbitzuaren eta sortutako egoeraren arduradun bakarra", azaldu du sindikatuak. "Azkenean, udalak berak desblokeatu du gatazka. Hau ez zen enpresaren eta langileen arteko gatazka bat, udalaren politika publikoetatik eratorritakoa baizik, milioi askodun gutxiengoa aberasten baitute gasteiztarren lan-prekarietatearen kontura". Gaineratu du Enviser enpresaren jabeari ez zaiola axola Gasteizen zer gertatzen den. "Besterik gabe, diru publikoa jasotzen dute, lan-prekarietateari eusten dioten bitartean". Gasteizko alkate Beatriz Artolazabalek AEBetako inbertsio funts baten interesak defendatu dituela salatu du sindikatuak, "langileen aldarrikapenak mespretxatzen zituen bitartean".

Babes soziala eta erresistentzia kutxak gako

"Garaipenaren gakoak" nabarmentzean, batetik, "babes sozial masiboa" aipatu du sindikatuak: "Lehenengo egunetik, borrokak etengabeko babesa jaso du ESK eta LABen militantziaren, Gasteizko Lan Autodefentsa Sarearen, Pentsiodunen Mugimenduaren, dozenaka kolektibo sozialen eta norbanakoen eskutik". Bestetik, borrokari erresistentzia kutxei esker eutsi ahal izan zaiola dio, eta ESKren eta LABen arteko ekintza-batasuna "eraginkorra" izan dela. ELArekin, aldiz, kritiko agertu da: "ELAk ekintza batasuna hautsi zuen greba hasi eta hiru hilabetera. Bere kontura negoziazio bat hasi zuen, plantillaren asmoak apaltzen zituena, langileekin kontsultatu gabe, sindikatuen arteko akordioak hautsiz eta arduragabe jokatuz. Aldebakarreko hausturak porrot egin ostean, grebatik desagertzea onartezina da".

"Abusuzko gutxieneko zerbitzuen" gainean ere haserre agertu da ESK: "Eusko Jaurlaritzak, batere justifikaziori gabe, abusuzko gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen greba osoan. Grebarako eskubidea urratu zuten, eta haren inpaktua nabarmen murriztu. Hori ezin da errepikatu: langileen askatasunen eta oinarrizko eskubideen aurkako eraso zuzena da".

ELAren oharra akordioaren inguruan

ELAk ere oharra plazaratu du astearte arratsaldean, non laburrean azaldu duen Gasteizko lorezaintzako langileen batzarrak sei hilabete baino gehiagoko grebari amaiera ematea erabaki duela. "ELAko afiliatuek enpresak eta udalak aurkeztutako akordioa berretsi dute. Akordio horren bidez, orain arte Estatuko Lorezaintza Hitzarmenak arautzen zuen plantillaren lan-baldintzak hobetzea helburu zuen grebari amaiera eman zaio, erabat prekarioak ziren baldintzekin amaituta".

Asteazkenean PRECOn beste bilera bat egiteko deia egin zaie aldeei, eta bertan akordioa behin betiko sinatuko da.

LABek grebalarien antolatzeko gaitasuna txalotu du

"Sei hilabete baino gehiagoko borroka gogor eta eskergaitzaren ondoren, langileon aldarrikapenak jasotzen dituen akordio baliotsua lortu dugu, greba mugagabeari amaiera emanez", dio LABek plazaratutako oharrak: "ESK eta LAB sindikatuok deitu dugun Langileen Batzar Orokorrean berretsi da akordioa. Plantillari zorionak eman nahi dizkiogu egindako lan bikainagatik. Grebalariek hilabete hauetan guztietan erakutsi duten antolatzeko gaitasuna eta erabakitasuna azpimarratu behar dira".

LAB sindikatuak, bere afiliazioarekin, lerro argia jarraitu duela azaldu du: "Plantillaren kohesioa eta batasuna bilatzea eta borroka mantendu eta indartu helburuak lortu arte. Horrekin erakutsi da berriro ere greba lantzen bada babes sozial izugarria lortzen dela, baldintza berriak sortzen direla eta emaitzak lortzen direla".

"Akordioaren eduki baliotsuen gainetik, LAB sindikatutik uste dugu balentria horren titular nagusia dela Enviser-eko langileek negoziazio kolektiboa Euskal Herrira ekartzea lortu dutela. Lan-baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio batez hornitzea lortu dugu. Euskal langileok erabakitzeko ahalmenik ez dugun estatuko hitzarmen baten uztarripean egoteak dakarren prekarietatearen gainetik, hemendik aurrera subiranotasun-ariketa bat eginez Gasteizko parke eta lorategietako kontserbazio-zerbitzuetako eta Eraztun Berdearen mantentze-lanetako langileok gure lan-baldintzen etorkizunaren jabe izango gara".

Akordioa konpromiso kolektiboaren emaitza izan dela dio LABek. "Argi eta garbi esan dezakegu: sakrifizio pertsonal handia ekarri duen arren, berriz ere erakutsi da borrokatzeak merezi duela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskubideak
2025-09-16 | Jon Torner Zabala
Gasteizko lorezainek Olarizun ere agertu dute haserrea, greban ia urte erdi daramatenean

Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Trapagarango Amazon zigortu dute, langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
"Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen"

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak paperik gabeko langileak esplotatzea egotzita

Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): "Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke"

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


Gasteizko Salburuako institutuko irakasleek protesta egin dute Pradalesen bisitan

Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


"Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari"

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


2024-10-09 | Leire Ibar
EAEko ordu estren %53 eta Nafarroakoen %27 ez dira ordaintzen

CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.

 


Lanaldia 37,5 ordura jaitsiko duten enpresa txikiei laguntzak ematea proposatu du Espainiako Gobernuak

Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.


2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Gorlizko Udalak kalte ordaina eman beharko dio tratu iraingarria jaso zuen emakume udaltzaingoari

2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du... [+]


Eguneraketa berriak daude