Osasunbidean atzerriko hizkuntzak ezin direla euskararen gainetik egon ebatzi dute Nafarroako Auzitegian

  • Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.


2025eko urriaren 09an - 16:54
Nafar guztiek hizkuntz eskubide berdinak izan ditzaten eskatzeko Kontseiluak Iruñean egindako mobilizazio bat. Kontseilua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Auzitegi Gorenak Foru Dekretuaren 4.1 eta 4.2 artikuluak baliogabetu ditu, hain zuzen ere, Osasunbideko oposizio-lehiaketa eta lekualdatze-lehiaketen merezimenduak arautzen dituztenak. Ostegun goizean, Steilaseko Raul Lopezek eta ELAko Izai Bujandak epaiaren balorazioa egin dute azken sindikatu horren Iruñeko egoitzan.

ELAk eta Steilasek jarri zuten orain onartu den helegitea eta azaldu dutenez, “artikulu horietan, euskara jakiteagatik aitortzen zen balorazioan mugak jartzen ziren. Aldiz, ingelesari, frantsesari eta alemanari ez”. Hau da, hizkuntza horiek “euskararen gainetik puntuatzeko aukera ematen zuen dekretuak, baita euskara ofiziala den eremuetan ere”.

Bi sindikatuek salatu dutenez, epai honek erakusten du “merezimenduen Foru Dekretua guztiz murriztailea dela eta euskara gutxiesten duela”. Hori dela eta, indarrean dagoen merezimenduen dekretua erretiratzea eta bestelako hizkuntza politika bideratzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Hala ere, erabakia ez da irmoa eta Nafarroako Gobernuak helegitea jar dezake Espainiako Auzitegi Gorenean. Nafarroako Gobernuak gogorarazi du dekretuak indarrean jarraitzen duela eta orain Osasunbideak erabaki beharko duela zein urrats eman behar duen araudia dekretura egokitzeko. 

Orain auzitegiek hau azpimarratu dutela zehaztu dute sindikatuok, baina dekretuaren aurka egoteko beste arrazoi ugari ere aletu dituzte, besteak beste honakoak: bat, eremu ez-euskaldunean euskara merezimendu gisa desagertzen da, baina ingelesa, frantsesa eta alemana kontuan har daitezke. Bi, zerbitzu zentralen kontzeptua kentzen da, nahiz eta zerbitzuok Nafarroa osorako izan. Hiru, eremu mistoan ere euskararen gutxieneko balorazioa desagertu egiten da. Lau, departamentu bakoitzari tarte zabala uzten zaio dekretuaren interpretazio murriztailea egiteko. Bost, eremu mistoan, aurreko zirriborro batetik balorazio orokorra ezabatu da Osasunbideko osasun lanpostuetarako; eta azkenik, udalen autonomia euskara baloratzeko nabarmen jaitsi da.

"Euskara ofiziala izan dadila Nafarroa osoan"

Sindikatuok diotenez, ez da logikoa hamaika parlamentario dituen PSNk Nafarroako hizkuntza politika “inposatzea”; horregatik, eskatu diete “foru gobernuko kide diren Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeei, eta gobernua babesten duen EH Bilduri bestelako hizkuntz politika baten alde egiteko, euskara Nafarroa osoan eta lanpostu guztietan merezimendutzat hartzeko”.

ELAk eta Steilasek ez dute ulertzen nola litekeen Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak eskatzea euskara ofiziala izatea Europar Batasunean, eta Nafarroan euskara trabatzea eta hizkuntza eskubideak etengabe urratzea. Horregatik, haien ustez, “1986ko Euskararen Legea gainditu behar da nahitaez, eskubide urraketari babes juridikoa ematen dion araudia delako. Eta euskarak ofiziala izan behar du Nafarroa guztian, inongo apartheidik gabe”.

Izai Bujanda, ezkerrean, eta Raul Lopez, hurrenez hurren ELA eta Steilaseko ordezkariak. (Argazkia: ELA)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Labak astelehenean ireki ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-21 | Ahotsa.info
Erriberako Euskararen Eguna, lehenengo aldia arrakasta handiz

Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
"Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude"

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Eguneraketa berriak daude