Epaitegian deklaratu du Iker Arana gaztea larri zauritu zuen ertzainak

  • Joan den apirilaren 3an, Bilboko Etxarri II gaztetxea desalojatu zutenean, Ertzaintzak foam jaurtigailua erabiliz 33 urteko gazte bat larri zauritu eta barrabil bat gabe utzi zuen. Hilabete batzuk geroago deklaratu du ertzainak Bilboko epaitegian. Justizia Aranarentzako plataformak kontzentrazioa egin du poliziaren inpunitatearen aurka.

Justizia Aranarentzat plataforma

2025eko abenduaren 11n - 15:08
Azken eguneraketa: 16:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilean Bilboko Errekaldeko Etxarri II gaztetxea hustean ari zirenean hainbat bizilagunek autogestionatutako gunearen aldeko mobilizazioa egin zuten eta Ertzaintzak foam jaurtigailuak erabili zituen pertsona hauek dispertsatzeko. "Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora". Horrela kontatu zuen Ertzaintzaren jaurtigailu baten ondorioz barrabila galdu zuen 33 urteko Iker Aranak. Zazpi hilabete ostean, ostegun goizean deklaratu du gaztea zauritu zuen ertzainak Bilboko epaitegian, Justizia Aranarentzat plataformak epaitegiaren parean kontzentrazioa egin du.

Plataformak prentsa ohar batean helarazi du beraien helburua etorkizunean antzeko beste kasurik ez gertatzea dela, eta hortaz, beharrezkoa ikusten dute erantzukizun guztiak argitzea. Era berean adierazi dute Ikerren kasuak mahai gainean jartzen duela ez dagoela bermatuta protestarako eskubidea, “ez da onargarria gaztetxe bati elkartasuna adierazteagatik Ikerri gertatu zitzaiona gertatzea”.  Era berean esan dute Ertzaintzaren "bortizkeria eta inpunitatea" agerikoa dela, adierazten duten moduan kasu honek eta azkenaldian izan diren beste batzuek. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude