Ostegunean, Hego Euskal Herrian zehar egingo duten aurkezpen birari hasiera emanez, Iruñeko Katakrak-en jarriko dute dokumentala lehen aldiz ikusgai. Lanak ondoeza psikosozialak eta genero bizipenak uztartzen ditu, buru osasunaren gaia ikuspegi feministatik landuz.
Hilabeteetako lanaren ostean, ostegunean ikusiko du argia Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izenburu duen dokumentalak. Ikus-entzunezko lanak eromenaren, ondoezen eta osasun mentalaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi du, ikuspegi feministatik. Dokumentala bederatzi pertsonari egindako elkarrizketek osatzen dute, gaiaren bueltako beren ikuspegia jasoz. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriaga dira proiektuaren egileak.
Izenburutik bertatik hasita, eromenaren edo buru osasunaren inguruan eratua den iruditegian errepataru eta berau deseraikitzea bilatzen du dokumentalak. Irigoienek azaldutakoaren arabera, “Zauria(k)” jarri diote izenburua lanari, “zauria” kontzeptua arrunta izanik pertsona “ero” eta “osasuntsuaren” arteko distantziak murrizteko gaitasuna duela iruditu zaielako: “Edonork antzeman dezake edo identifikatu dezake zauri bat bere gorputzean, bai fisikoki zein emozionalki, edonork pairatu dezakeen zerbait da. Modu honetan, pertsona gaixo edo ‘eroaren’ eta ‘pertsona osasuntsuaren’ arteko distantziak murriztu egiten dira. Hein handi batean logika dikotomiko hori apurtu edo apurtzen saiatzen den hitza da: ez dago haiek eta gu bat, beste logika bat planteatzen du. Pertsona orok izan dezakeelako zauri bat, eta izan daitekeelako zaurgarri”.
Generoa du ardatz lanak, “genero eraikuntzak gure bizitzaren esparru guztiak gurutzatzen eta baldintzatzen” dituelako. “Nola pentsatzen dugun, zein praktika ditugun, gure identitatea nola sortzen dugun, nola sentitzen dugun”, denak du zerikusia generoarekin, Irigoienen arabera. Eta horrek “ezinbestean ondoezean ere eragiten du”. Izan ere, mugatua izateagatik “genero eraikuntzak, genero kategoriak berak, ondoezak sortzen ditu” muga horietatik ateratzen diren norbanakoengan. Horrez gain, ondoezak identifikatzeko eta kudeatzeko erak ere generoarekin lotura estua dutela azaldu du. Edozelan ere, “guk ez dugu ikerketa lan bat egin, guk dokumental bat egin dugu, eta dokumentalak askotan erantzunak baino galdera gehiago ditu”, azpimarratu nahi izan du.
Gaia jorratzeko ikuspegi feminista erabili dute, osasuna eta bereziki buruko osasuna ulertzeko tresna dela baiteritzote. “Dokumentalean agertzen den protagonistetako batek, Nagorek, feminismoa tresna analitikoa dela dio, ondoeza ulertzeko eta izendatzeko gaitasuna ematen diguna”, azaldu du Irigoienek. “Feminismoak bizitza eta zaurgarritasuna erdigunean jartzen ditu, eta honek gure ondoezak izendatzea, ikustea eta legitimatzea ahalbidetzen du. Feminismoak ahalbidetzen digu osasuna bere osotasunean ulertzea”, dio.
Ostegunean, otsailak 14, Iruñeko Katakraken proiektatuko dute lehen aldiz dokumentala, 19:00etan. Hala ere, Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egongo da dokumentala ikusteko aukera: otsailaren 15ean Donostian, 19:00etan Emakumeen Etxean; otsailaren 22an Gasteizen, 19:00etan Landatxo Gizartetxean; eta otsailaren 23an Bilbon, 18:00etan Bira Kulturgunean. Aurreikusitakoaren arabera, dokumentalaren proiekzioaz gain, solasaldiak ere tokia izango du aurkezpen guztietan.
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]