Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

  • Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzan.

Jaizkibel konpainia

2025eko irailaren 08an - 09:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alarde hasieran (Gernikako Arbolan) Jaizkibel konpainiak eta gainerakoek bat egitea saihesteko, desplantea egin dute, iaz bezalaxe, Alarde Tradizionaleko konpainiek. Hala, beste behin “alarde baztertzaileak nahi izan du Jaizkibelekiko ezinikusia edo mespretxua adierazi”, diote Jaizkibeletik, baina aukera baliatu dute, udal gobernuak konpainia berdinzaleari Gernikako Arbolan utzi dion eremu txikian geratu ordez zelai osoa bere egiteko. Modu horretan, desfilatzen hasi zirenetik urtetan eta urtetan ukatu egin zaion eta konpainia tradizionalek baino erabili ez duten espazioa (sinbolismo handikoa, hondarribiarrentzat) behingoz konpainia berdinzaleak konkistatu du.

Horrez gain, bigarren ekintza berezi bat ere egin du Jaizkibelek astelehen goiz honetan, Hondarribiko jaietako egun handian. Alde Zaharrean gora desfilatu dutenean, alkatea ikusi dutelarik Jaizkibelgo kapitainak gutuna eman dio. Abotsanitz alderdiko Igor Enparan da alkatea, eta aldaketa batzuk bultzatu zituen iaz. Ordura arte udal gobernua zuen EAJk inoiz ez zuen pauso bakar bat ere eman emakumeak alardean desfilatzeko aldarrikapenaren aurrean, eta Abotsanitzen mugimendu txikiek haserrea ekarri dute Alarde Tradizionaleko buruen artean.

Gutunean alkateari azaldu diote urteak pasa direla eskatu zutenetik alarde bakarraren 22. konpainia gisa desfilatu ahal izatea, eta oraindik ez dutela lortu

Kontuak kontu, nahikoa ez dela argi du Jaizkibelek. Konpainiak ARGIAri kontatu dionez, gutunean alkateari azaldu diote urteak pasa direla eskatu zutenetik alarde bakarraren 22. konpainia gisa desfilatu ahal izatea, eta oraindik ez dutela lortu, “beste aldearen hermetismoak ateak ixten dizkiolako konponbidera eramango gaituen edozein aukerari”. Udal gobernuari eskatu diote “ausartak izateko”, eta gogoratu diote “estrategia aldatzeko garaia” dela, “bestelako planteamendu eta aukera batzuk mahai gainean jarri eta dituen eskumenak baliatu” behar dituela. Azken finean, ikuspegia eraldatzeko eskatu diote udal gobernuari, “ez baita sentimendu kontua ezta bizikidetza arazoa ere, eskubide zapalketa den heinean analisia bide horretatik egin behar da”.

Hain justu, halaxe azaldu zion ARGIAri Uxoa Anduaga Jaizkibel konpainiako kideak: “Elkarrizketa sustatzea ongi dago, baina udal gobernuaren estrategiak ez du bide luzerik, helburuak ezin du kontsentsua izan, ez baita kontsentsu kontua, eskubide kontua baizik: herritar batzuon eskubideak urratzen dira, diskriminazio eta zapalkuntza sistematiko bat pairatzen dugu. Bilatzen duzuna bada kontsentsua, eta ez eskubideak berdintzea, elkarrizketan parez pare jartzen badituzu bi aldeak, zilegitasun bera ematen diezu zapaltzaileari eta zapalduari, eta horrek ezin du izan. Ezin duzu zama guztia jarri herritarrek adostasuna bilatu dezaten, korapilo hau askatzeko bestelako bitartekoak behar dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2024-12-17 | Antxeta Irratia
“Gazteok urte gogor haiek ez genituen bizi, eta karga emozional hori gabe altxa dugu ahotsa”

Alardean desfilatuta ere honek «herriaren benetazko errealitatea irudikatzen ez zuela» ikusita sortu zen 2019an Guztion Alardea, «herria polarizatua dagoelako, baina ikusten ez den masa gris handia dagoela irudikatu beharra zegoelako». Eneko Gonzalez eta... [+]


Hondarribiko alkatea jotzen saiatu ziren herriko jaietan

Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


“Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?”

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


2022-09-08 | ARGIA
Jaizkibel konpainiak aurrera egin du aurten ere: “Inoiz ez genuen plaza horrela bete”

Hondarribiko alardean konpainia parekide bakarrak egindako desfilea oso jendetsua izan da eta txalo artean hartu dute ibilbidean zehar.


Eguneraketa berriak daude