Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Aspaldiko urtetan ez bezalako tentsio soziala sukaldatu da Hondarribian, Alardearen atarikoan aurten. Aldiz, hilaren 8an ez da istilurik izan, eta «norbere moduan gozatu ahal izan du alardeaz». Horrekin aski izan du gaur Igor Enparan alkateak Alarde eguna baikorki baloratzeko. Aurreko "keinuen" eta "administrazioaren" urteen ondotik, udal gobernu berriaren hirugarren Alarde egunean, «herritarren urtea izan zedin nahi genuen, eta nik uste dut herritarrek errespetuz jokatu dutela», argitu du, azken egunetan eztabaidan izan den berak irailaren 1ean sinatutako udal-ebazpena «erdizka bete» egin dela gaineratuz.
Baina dena delako normaltasunetik urrun egon da ospakizuna. HAOSEk kudeatzen duen alarde baztertzailearen kasuan, ez baitu Berdintasun Legea bete, ezta epaileak berretsitako udalaren ebazpena ere. Alkateak joan den ostiralean eskatu zien Alardearen buruzagiei «udalaren eta alkatearen lanaren eta zilegitasunaren gainetik ez jarduteko». Eta HAOSEk muzin egin dio honi, udalaren erabakiak zekarren argazkia saihesteko bidezidorrak bilatuz.
Izan ere, irailaren 7an Arma Plazan ospatutako udal korporazioaren Aurreskuan jokatu bezala, hilaren 8an ere, HAOSEk ez du Jaizkibel konpainiarekin leku eta une berean elkartu nahi izan. Hondarribiko alarde baztertzailearen konpainiak ez dira Gernikako Arbolan emana zuten orduan agertu. Aldiz, 7:00etatik aurrera eremua erreserbatua zuten, eta haien 3.500 metro koadroko eremua babestu nahian, HAOSEk banatutako Hondarribiko Alardearen akreditazioa ez zeukaten herritarrak eta kazetariak hesitik kanpora bortizki kanporatzeko zenbait zaldun agertu dira, haien agintea erakutsi nahian.
Hala, goizeko 07:00ak eta 07:55ak artean Gernikako Arbolara zaldunak, konpainietako banderinak eta zenbait kantinera besterik ez dira hurbildu. Iragarria zutenez, 05:30ean bildu dira Alardeko buruzagiak, eta epaileak jarritako ordutegia ez betetzea erabaki dute. Haatik, iaz ez bezala, 9etako kanpai-hotsekin batera Kale Nagusian sartzeko ohitura bete dute. Jaizkibelek Sainduarako bidean Gernikako Arbolatik bigarrenez pasatu ondoren, azkar osatu baitituzte konpainiak horretarako, eta 8:58tan abiatu dira.
Nabarmendu beharra dago, bestalde, Guztion Alardea taldeak udan luzatutako proposamenarekin bat eginez, konpainia ezberdinetako 50 bat lagunek harrera egin diotela Jaizkibel konpainiari Gernikako Arbolan, hauek txalotuz. Gogoan hartu behar da, Guztion Alardeak "Maitasunaren gunea" osatzeko baimena eskatu ziola udalari. Eta alkatearen dekretuak hau aintzat hartu bazuen ere, azken mementoan atzera egin zuten «udalaren espazio banaketak elkartu baino, banatu egiten zuelako».
Jaizkibel konpainiak aurten txaloen artean desfilatu du, halere, ibilbidean irrintzilariek jarri duten pozaren aldean, iaz baino bizkar gehiago ikusi dira Kale Nagusian. Konpainia Zezen plazatik kantineraren bila joan ondoren, 07:45ean elkartu da Gernikako Arbolan, Erreginaren Baluartearen azpian, udalak haientzat egokitutako 400 metro koadro inguruko gunean, eta Nora Ferreira Jaizkibelen kapitainak alarde baztertzaileak dekretua ez bete izana gaitzetsi du desfilea abiatu aurretik. Bukaeran, Sainduan egindako adierazpenetan ere, iaz ez bezala, «udal agintarien partetik salaketa publikoren bat edota neurriak har ditzatela» eskatu du.
Era berean, konpainia parekideak alkatearen dekretuarekin desadostasuna adierazi badu ere, Urko Iridoi Jaizkibelgo ezpatadunak azpimarratu duenez, «demokrazian gaude, eta alkatea da herri honetan ordezkari nagusia, beraz, bere ebazpena bete egin dugu».
Alde horretatik, EH Bilduko Garoa Lekuona ere, kritiko azaldu da alkatearen erabakiarekin, «aurrerapauso ezak atzera egitea suposatzen duelako». Baina bere gobernukide Abotsanitz taldeari ausardia gehiago eskatuta ere, «horrek ez du esan nahi udala eta alkatea deslegitimatzen dugunik», argitu du. Jaizkibel konpainiako Nora Ferreirak bezala, Lekuonak ere, heldu den urtean emakumeen desfilatzeko eskubidea borrokatzen 30 urte beteko direla gogoan hartu du, eta elkarrizketan sakontzeaz harago, «gehiegi luzatu den gatazkaren kudeaketan aritu beharrean, konponbidean lanean jartzeko garaia», iritsi dela aldarrikatu du. Are gehiago, Hondarribiko udal-gobernu koalizioan da EH Bildu, eta irailaren 9tik aurrera «proposamen berri bat mahai gainean jartzeko prest», dagoela iragarri du Garoa Lekuonak.
Berdintasunaren bidean, gaur elizaren atarian (Kale Nagusia igotzerakoan) Igor Enparan alkatearengana iristean, Nora Ferreirak gutun bat eman dio. Aditzera eman duenez, udalari «estrategia aldaketa bat» eskatu diote, gogoratuz, udalak ezin dezakeela parekatu «eskubideen alde borrokatzen duen konpainia parekidea, emakumeak baztertuz eskubideen kontra egiten duen alarde matxistarekin».
Ildo bereko adierazpenak egin ditu Gipuzkoako Ahal Duguko idazkari nagusiak. Miren Etxebestek argi utzi du, erakunde publikoak eredugarriak izan behar direla, eta Hondarribiko Udalari exijitu dio «Alardea antola dezala». Publiko, bakarra eta parekidea.
Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak bere aldetik, «herrigintzatik datozen belaunaldi berriei espazioa eman behar zaiela, eta etorkizunari egiten dioten aitortza egin beharra dagoela» nabarmendu du, eta berdintasunaren bidean sakondu beharra dagoela. Gaurko balorazioetan, Hondarribiko Udalak iaz herrian egindako inkesta soziologikoaren emaitzak aintzat hartu dituzte Jaizkibel babestera Hondarribira hurbildu diren ordezkari politiko ezberdinek. Izan ere, hondarribiarren gehiengo batek "nekea" adierazi du hiru hamarkadaz luzatu den auziarekin. Eta herritarren %79 alardearen gatazka gainditzeko "eredu berriak" aztertzearen aldekoa da.
Zentzu horretan, urtetik urtera konpainia parekideak babes eta elkartasun handiagoa sentitzen duela aldarrikatu du Nora Ferreira kapitainak. «Gero eta handiagoak gara», aldarrikatu du. Eta hori irudikatu nahi izan dute gaur, hain justu, alarde berdinzalearen aldeko herritarrek San Nikolas zubitik zintzilikatu duten Jaizkibel konpainiaren zapi erraldoiarekin, "Eredu zara, Jaizkibel" zion kartelarekin batera.
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.
Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.
Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]