AEB

Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

  • Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere G20-ko Kanpoko Aferen ministroak.


2025eko otsailaren 20an - 11:43
Azken eguneraketa: 14:56
Trump eta Putin, 2018ko argazki batean. Ukraina alde batera utzita, Errusiarekilako harremanak sendotu nahi ditu Trumpek, besteak beste, Ukrainako gerraren bukaera adosteko. Etxe Zuria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Bilera eraikitzailea" izatea espero du Volodimir Zelenskik. Ukraina eta AEBen arteko harremanak tentsio handikoak direla, Etxe Zuriaren Ukrainako gerrarako ordezkaria den Keith Kellogg-ekin bilduko da otsailaren 20 honetan Ukrainako presidentea. Ondoko mezuarekin erantzun die azken egunetan Donald Trump AEBetako presidenteak luzatu dizkion mehatxu eta irainei: "Gure geroa ez da Putinekin, bakearekin baizik. Hautu hori egin behar dugu guztiok –batez ere boteretsuenek–, edo bakearen alde kokatzen gara, edo Putinen alde".

Ukrainaren gerra hasi izana leporatu dio Zelenskiri Trumpek, "diktadore" deituz, gainera, Ukrainako presidentea. Aste hastapenean batzartu ziren Saudi Arabian AEBak eta Errusia, gerra horri eman beharreko bukaeraz hitz egiteko. Bertaratzeko gomita jaso ez izana salatu zuen Zelenskik, Ukrainaren inguruko erabakiak Ukraina kontuan hartu gabe hartzen ari direla deitoratuta. Saudi Arabiako bilerak Etxe Zuriaren eta Kremlinen arteko elkarlanerako "oinarriak jartzeko" balio izan zuen, AEBetako Estatu Idazkaritzak kaleratutako ohar baten arabera.

Giroa lasaitzeko edo, Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak zehaztu izan du geroztik, Europar Batasunak parte hartzen ahalko duela negoziazioetan. Datorren astean bilduko dira Trumpekin Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa, "Europaren ahotsa entzunarazteko asmoz".

AEBen jarrera aldaketaren parean, birkokatu beharra

Ukraina sostengatuz gerra bultzatzen aritu bada Joe Bidenen administrazioa, badirudi Errusiaren zenbait exijentzia onartu eta gerra bukatzearen aldeko hautua egin duela Donald Trumpenak. IFW Munduko Ekonomiarentzako Kieleko Institutuaren datuei segi, 2022ko urtarriletik 2024ko abendura, 114.000 milioi dolarrekoa izan da AEBek Kievi bideratu laguntza –Europar Batasunarena, berriz, 132.000 milioi eurokoa izan da–.

Aldaketa geopolitiko horren parean, birkokatu beharra dute munduko estatuek zein instituzioek, postura amankomun bat adostea izanik erronka nagusietarikoa. G20-ko Kanpoko Aferen ministroak elkartzekoak dira ostegun honetan Hegoafrikan, zehazki Ukrainako gerraz mintzatzeko. AEBak ez dira bertaratuko, ofizialki Hegoafrikarekin dituzten "gatazka ideologikoengatik".

Europaren defentsaren eta Ukrainaren etorkizunaren inguruko bide orri bateratu bat zehaztu nahian dabiltza Europako agintariak ere. Horretarako elkartu ziren astelehenean Parisen zazpi estatu europar indartsuenak –Erresuma Batua, Alemania, Espainiako Estatua, Italia, Polonia, Herbehereak, Danimarka eta Frantziako Estatua–, baita Europako Batzordeko, Europar Kontseiluko eta NATOko delegazioak ere. Parisen elkarturiko zazpi horien artean Europako kontinentearen defentsa-gastuaren ia bi heren (% 65) eta militarraren heren bat (% 35) ordezkatzen dituzte.

NATOren barneko desadostasunak ikusita –nagusiki, azken egunetako AEBen aldaketa drastikoa dela eta–, "defentsa bateratua indartu" beharra lehentsi dute Pariseko bileran, eta hori, herrialde bakoitzak bere gastu militarra igota. Zenbatetaraino igo? Horrek erantzunik gabeko galdera izaten segitzen du, hain justu, desadostasun handiak dituztelako beraien artean.

Errusia "[Europako] kontinentearentzako mehatxu existentziala" dela berretsirik, bideokonferentziaz elkartu zituen asteazkenean Macronek hemeretzi estatu-ordezkari, bertan zirela Europakoak, baita Europatik kanpokoak, baina NATOko kideak direnak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


NBEren errelatorea zigortu dute AEBek, Palestinako genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira

Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]


2025-07-08 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Konponduko ote du etorkizuneko diruak iraganeko ustetsuen hutsegitea?

Errealitatea da dirua ez dela nahikoa ontziolak nahieran sortu eta itsasontziak nahi ahala egiteko. Kokapenak, azpiegiturak, laneskua, lehengaiak, talentua, eskarmentua… gauza asko behar dira, diruaz gain. Ontziolak erauztea oso “erraza” izan zen AEBentzat;... [+]


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


BRICS+ taldeak Trumpen muga zergak gaitzetsi ditu, eta honek %10 igotzea mehatxu egin die

BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]


NATO eta ‘daddy’

Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]


2025-07-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniak ikusia du jada film hori

Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.


Eguneraketa berriak daude