Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk. AEBetako presidentetzara heldu zenetik Ukrainaren eta Errusiaren arteko bakeari zentraltasuna eman badio ere, Washington Kievera Patriot aireko defentsa sistemak bidaltzekoa dela jakinarazi du Trumpek.
Abuztuan 1ean indarrean sartzekoak dira Donald Trump Etxe Zuriko maizterrak mundu osoko herrialde ugaritako produktuei ezarritako arantzelak: horien artean, AEBetako presidenteak larunbatean jakinarazi zuen EB Europako Batasunaren esportazioek izango duten muga zergak %30koak izango direla, biek aurretik merkataritza akordio bat adosten ez badute. Erabaki horrek bien arteko harreman komertzialetan izan ditzakeen eraginak direla eta, ekin diote xake taulako piezak mugitzeari Washingtonek eta Bruselak: Maros Sefcovic EBko Merkataritza komisarioak hitza hartu du astelehenean, EBko Merkataritza ministroekin bilera izan aurretik, eta adierazi du %30eko edo hortik gorako muga zergek EBren eta AEBen merkataritza eragotziko luketela.
Duela bizpahiru aste ekin zieten Washingtonek eta Bruselak merkataritza harreman akordio baten negoziazioei, eta, hain zuzen, astelehenean bildu dira Sefcovic –bera da EBren ordezkaria negoziazioetan– eta Howard Lutnick AEBetako Merkataritza idazkaria. Trump Etxe Zurira heldu aurretik, AEBek eta EBk elkarren produktuei %5eko muga zergak ezartzen zizkieten, eta horrek, Sefcovicen arabera, hainbat sektoretan bien arteko hornidura kateak sortzea ahalbidetzen zuen. Trumpek iragarritako muga zerga politikek, ordea, hori errepikatzea "ezinezko" bihurtuko dutela gaitzetsi du EBko Merkataritza Komisarioak.
EBk AEBekin merkataritza akordio batera heltzea lehenesten badu ere, hori ez gauzatuz gero Washingtoneko produktuei arantzelak igotzeko prest agertu da Brusela. Hala eginez gero, AEBetako presidenteak mehatxu egin du EBri ezarritako muga zergak are gehiago igotzea. Trumpek Truth Social sare sozialaren bidez iragarri zuen larunbatean EBren produktuen aurka hartutako neurria, eta zera izan zen Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen erantzuna: "Izugarri kaltetuko ditu hornidura kateak, eta horren eraginak Atlantikoaren bi aldeetako enpresek, kontsumitzaileek eta gaixo direnek nabarituko dituzte".
Ukrainari armak, Errusiari muga zergak?
Etxe Zurira heldu zenetik, Trumpek Errusiaren eta Ukrainaren arteko bake negoziazioei bultzada handia eman die, eta Joe Biden demokrataren aurreko administrazioaren aldean, Kievekiko posizio gogorragoa eduki du. Azken astean, ordea, AEBetako presidenteak Ukrainarentzako laguntza militarra handitzeko asmoa duela adierazi du, eta dagoeneko egin du lehen pausoa: Etxe Zurian NATO Ipar Atlantikoko Itun Erakundeko idazkari nagusi Mark Rutterekin astelehen goizaldean eginiko agerraldian, Trumpek iragarri du Kievera Patriot aireko defentsa sistemak bidaltzekoa dela, EBk "ordainduta".
Horrela, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak azken asteetan behin eta berriz eskatutakoa beteko du Washingtonek, Patriot aireko defentsa sistema lurretik eta airetik jaurtitako misil balistikoak suntsitzeko baliabide militar eraginkorra baita. Horrez gain, Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake negoziazioei helduta, Trumpek Moskuri leporatu dio gerra amaitzeko saiakerarik ez egitea. 50 eguneko ultimatuma eman dio Errusiari Ukrainarekin bake akordio batera heltzeko, eta hori egin ezean, %100eko muga zergak ezarriko dizkiola mehatxu egin dio.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Guatemala da. baina izan zitekeen El Salvador edo Honduras. Erdialdeko Amerikako kaleak husten ari dira, segurtasunaren eta herrialdearen garapenaren izenean, eta kartzelak bete. Munduan, proportzioan, preso gehien dituzten herrialdeen artean daude. Baina ziegetan ez daude... [+]
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]