AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

  • Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak euskal diasporarekiko konpromisoa berretsi du. 

Etxepare Euskal Institutuaren eta NABOren arteko akordioaren sinadura. Etxepare Euskal Institutua

2025eko abuztuaren 04an - 09:18
Azken eguneraketa: 11:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost urtean behin AEBetako Idahoko estatuaren hiriburuan, Boisen, ospatzen da euskal kulturaren ekitaldi handia, Jaialdi izenekoa. Dantza emanaldiak, herri kirolak, bertso saioak eta plater eta edari tradizionalak eskaintzen dira, beste askoren artean. Jaialdia igandean amaitu da, baina bertara egindako bidai instituzionala dela medio akordio bat sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk (North American Basque Organizations) –Ipar Amerikako Euskal Elkarteak–. 

Akordioa Etxepare Euskal Institutuak prentsa ohar batean iragarri du, eta Euskara Munduan programaren baitan kokatzen dute; programa horren helburua "euskararen ezagutza mundu osoko euskal komunitateetan hedatzea eta belaunaldi berriei transmititzea" da. NABOrekin sinatu duten akordioak helburu bikoitza du. Batetik, Argentinako eredua eraman nahi dute AEBetara: "Euskal komunitateetako kideek euskara ikasten duten eta dagozkien Euskal Etxeetan irakasle izateko trebatzea" lortu nahi dute. Bestetik, euskara ikasi soilik ez, formakuntza didaktikoa ere jasotzen dute kideek, eta horrela, Euskal Etxeek modu autonomoan jarduteko aukera daukate, Euskal Herritik bertaratutako irakasleen beharrik gabe.

Helburu horiek egikaritzeko Etxepare Euskal Institutuak, babes instituzional eta pedagogikoa indartuko duela adierazi du. Euskara ikastaroetara bideratzen duen finantzazioa handituko du, eta tokiko irakasleen formakuntza sustatuko du "kalitatezko irakaskuntza bermatzeko". Hitzarmena Imanol Pradales lehendakariak berretsi du, eta "konpromiso pedagogikoa baino askoz gehiago" dela dio: "Hizkuntza gure nortasun ezaugarri nagusietako bat da, eta diasporan bizirik mantentzea gure komunitate globala indartzea da". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Teresa Zavaleta 
"Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen"

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


Josu Garritz
"Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta"

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
"Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna"

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


Pedro J. Oiarzabal de Cuadra: «Nor bere modura da euskaldun»
Identitatea. Nor gara gu, zer gara gu. Agustin eta Pedro Oiarzabal de Cuadra ikertzaileak peskizan hasi ziren 2002an, bata Bilbotik, bestea Nevadako Renotik (AEB). Galdera bat egin zuten, bakarra, eta sarean jarri edo euskaldunak ziren bazterretara helarazi. «Zer da euskaldun... [+]

Gloria Totoricaguena: "Euskal Herriko gehienek ez dute emigrazioa ulertzen"
Kemen handiko emakume adoretsua da Gloria Totoricaguena (Boise, 1961). William A. Douglass historikoak, lehenengo, eta Joseba Zulaikak, ondoren, betetako postuan da. Antropologoak haiek, zientzia politikoetan doktore, aldiz, Gloria Totoricaguena. Inondik ere, bide berri bila... [+]

São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]


Argentinan, uda euskaraz
«Vení a la Argentina-hator hona» izeneko ekimenaren antolatzaile Iñaki Bilbaoren hitzetan, «azken urteetan Argentinako egoera ekonomikoak txarrera jo duenez, Euskal Herrira joateko aukerek ere behera egin dute, bidaiatzea askoz ere garestiagoa baita orain... [+]

Diasporaren oihartzunak prentsan
Rio de la Plata Argentina eta Uruguay artean itsasoratzen den ibaia da. Bertan daude bi herrialde horietako hiri nagusienak eta bertara joan ziren milaka euskaldun. Amerikako atea izan ziren Rio de la Platako portuak. Han sortu ziren lehenengo euskal etxeak eta lehenengo... [+]

2021-07-19
«Mr. Basque»ren liburuak
Idazlerik handienetako bat zuten Robert Laxalt Nevadan. Euskaldunen ahotsa izan zen estatuan eta EEBB denetan. Horrelaxe onartu zuten «Sweet Promised Land» (1957) argitaratu zenez gero. Liburuko lehenengo hitzetan asmatu izana azpimarratu ohi zuen beti idazleak: "Urte bete... [+]

IDAZTEN ZUEN EUSKALDUNA
Laxalt deiturak karga pisua du Nevadan. Robert Laxalt idazlea izan dugu, batetik, Nevadako idazlerik loriatuena. Turismo-afixetan ere bere irudia erabili izan dute. Bestetik, Paul Laxalt, politikaria, Nevadako gobernadore ohia, Ronald Reagan presidentearen eskuin esku, hezur eta... [+]

2021-07-19
Euskal artzainaren azkena, «National Geographic»en 1966an
National Geographic» aldizkarian familiaren historia osatu zuen Laxaltek. Artikulu historikoa dugu, garaiarengatik. 1966ko ekainean ikusi zuen argia lan horrek, euskaldunak artzain izateari uzten ari ziren sasoian, herrietara ari zirenean, eta Laxalten artikulua garai joanaren... [+]

Eguneraketa berriak daude