Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

  • AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


2025eko uztailaren 29an - 07:00
Boiseko Basque Block auzoa. Urdaibai Experience
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost urtean behin ospatzen dute Jaialdi izeneko euskal kulturaren ekitaldi handia. 1987an egin zuten lehenengo edizioa, eta printzipioz bakar bat ospatzeko asmoa zuten. Ekitaldiaren webgunean azaltzen dutenez, 30.000 pertsona joan ziren, eta arrakasta erabatekoa izan zen. Hori ikusita, garai hartako Idahoko gobernadoreak ekitaldi gehiago ospatzea eskatu zuen, eta horrela bihurtu zen bost urtean behineko ekitaldi esanguratsu. Uztaileko azken asteburuan ospatzen dute, Loiolako San Inazio egunarekin bat eginda. Hala ere, koronabirusaren pandemia zela eta, ezin izan zuten 2020an ekitaldirik ospatu; beraz, aurtengoa 10 urteetan ospatzen duten lehenengoa izango da. 

Boiseko Euskal Etxeko Euzkaldunak taldeak antolatzen du jaialdia. 900 boluntario inguru ari dira lanean jaialdian, eta Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak eman ditu partehartzaileen bidai gastuak ordaintzeko. Bertara mugituko dira Jaurlaritzako hainbat ordezkari, Imanol Pradales lehendakaria kasu.

Mundu osoko euskaldunak bilduko dira Boisen, eta haien arteko harremanak sendotzea izango du helburu ekitaldiak. Esaterako, Berriak elkarrizketatu duen argentinar batek zera dio: "Argentinatik etorri berria naiz, eta konturatu naiz euskaldunok zelako sarea eta zelako komunitatea daukagun munduan. Boisen mundu osoko euskaldunak egongo gara, euskal kultura maite duten pertsonak. Batzuk euskal odola daukatenak; beste batzuk, euskaldunak izan barik, errespetuz eta begi onez ikusten dituztenak gure kultura, ohiturak eta gure egiteko formak".

Egitarau zabala izango du jaialdiak

Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra musika eta dantza emanaldiak, bertso saioak, herri kirolak, eta euskal plater eta edari tradizionalak dastatuko dituzte beste askoren artean.

Horiei gehitu behar zaizkie parte hartuko duten Euskal Herriko eta AEBetako hainbat musika eta dantza talde. Esaterako, Biotzetik Basque Choir abesbatza, Xabi Aburruzaga trikitilaria, Gatibu, Neomak, Txantxangorriak, Amuma Says No musika taldeak; Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Xabi Paya bertsolariak, eta Oinkari Basque Dancers, Boise Oñati Dancers, Boiseko Gazteak, Battle Mountain Oberenak Club, Elko Arinak Dancers, Gauden Bat, Gooding Gazteak, Herribatza Dantzariak, San Francisco Zazpiak Bat, Utah'ko Triskalariak, Arkaitz eta Tio Teronen Semeak dantza taldeak. 

Horrez gain, hilaren 31n, herri kirolen erakustaldia egingo dute. Bertan izango dira, Inhar Urruzuno, Mikel Lopetegi Urra, Paulo Azpiazu, Karmele Gisasola Zelai eta Gari Garmendia harri jasotzaileak; Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Aitzol Atutxa, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Nerea Arruti aizkolariak; Kerman Perez de Heredia eta Nerea Egurrola txinga eroaleak; eta Jose Martin Bustinza Tubi lasto jasotzailea izango dira herri kirolen emanaldietan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


Teresa Zavaleta 
"Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen"

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


Josu Garritz
"Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta"

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
"Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna"

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


Pedro J. Oiarzabal de Cuadra: «Nor bere modura da euskaldun»
Identitatea. Nor gara gu, zer gara gu. Agustin eta Pedro Oiarzabal de Cuadra ikertzaileak peskizan hasi ziren 2002an, bata Bilbotik, bestea Nevadako Renotik (AEB). Galdera bat egin zuten, bakarra, eta sarean jarri edo euskaldunak ziren bazterretara helarazi. «Zer da euskaldun... [+]

Gloria Totoricaguena: "Euskal Herriko gehienek ez dute emigrazioa ulertzen"
Kemen handiko emakume adoretsua da Gloria Totoricaguena (Boise, 1961). William A. Douglass historikoak, lehenengo, eta Joseba Zulaikak, ondoren, betetako postuan da. Antropologoak haiek, zientzia politikoetan doktore, aldiz, Gloria Totoricaguena. Inondik ere, bide berri bila... [+]

São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]


Argentinan, uda euskaraz
«Vení a la Argentina-hator hona» izeneko ekimenaren antolatzaile Iñaki Bilbaoren hitzetan, «azken urteetan Argentinako egoera ekonomikoak txarrera jo duenez, Euskal Herrira joateko aukerek ere behera egin dute, bidaiatzea askoz ere garestiagoa baita orain... [+]

Diasporaren oihartzunak prentsan
Rio de la Plata Argentina eta Uruguay artean itsasoratzen den ibaia da. Bertan daude bi herrialde horietako hiri nagusienak eta bertara joan ziren milaka euskaldun. Amerikako atea izan ziren Rio de la Platako portuak. Han sortu ziren lehenengo euskal etxeak eta lehenengo... [+]

2021-07-19
«Mr. Basque»ren liburuak
Idazlerik handienetako bat zuten Robert Laxalt Nevadan. Euskaldunen ahotsa izan zen estatuan eta EEBB denetan. Horrelaxe onartu zuten «Sweet Promised Land» (1957) argitaratu zenez gero. Liburuko lehenengo hitzetan asmatu izana azpimarratu ohi zuen beti idazleak: "Urte bete... [+]

IDAZTEN ZUEN EUSKALDUNA
Laxalt deiturak karga pisua du Nevadan. Robert Laxalt idazlea izan dugu, batetik, Nevadako idazlerik loriatuena. Turismo-afixetan ere bere irudia erabili izan dute. Bestetik, Paul Laxalt, politikaria, Nevadako gobernadore ohia, Ronald Reagan presidentearen eskuin esku, hezur eta... [+]

2021-07-19
Euskal artzainaren azkena, «National Geographic»en 1966an
National Geographic» aldizkarian familiaren historia osatu zuen Laxaltek. Artikulu historikoa dugu, garaiarengatik. 1966ko ekainean ikusi zuen argia lan horrek, euskaldunak artzain izateari uzten ari ziren sasoian, herrietara ari zirenean, eta Laxalten artikulua garai joanaren... [+]

Eguneraketa berriak daude