Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago inbertitzea adostu zuten, besteak beste. Bestalde, Steve Witkoff AEBetako Ekialde Hurbilerako eta Errusiarako ordezkaria Errusiako ordezkariekin biltzekoa da asteazkenean eta ostegunean, Ukrainako su-eten akordioaz mintzatzeko.
Muga zergen harira EB Europako Batasunak eta AEBek izandako liskarra behin betiko amaitu zela zirudien joan den astean, Eskozian egindako bileran Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Donald Trump AEBetako presidenteak Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzea adostu zutenean. Bada, hitzarmena sinatu eta astebetera, Trumpek asteartean mehatxu egin du muga zergen ehuneko hori %35era igoko duela, EBko herrialdeek AEBetan "inbertsio estrategikoetan" 600.000 milioi euro inbertitu ezean, akordioan hitzartutakoari jarraiki. Horrez gain, hitzarmenaren arabera, datozen hiru urteetan Europak 750.000 milioi euroko gastua egingo du AEBei energia erosten.
CNBC telebista katean eginiko elkarrizketa batean, Europako hainbat herrialde akordioaz kexatu direla galdetuta, Trumpek zera adierazi du: "AEBetan inbertitu ezean, %35eko muga zergak ipiniko dizkiegu [Europako produktuei]". Gainera, elkarrizketa berean Etxe Zuriko maizterrak Europako farmazia produktuekin hurrengo urteetan dituen asmoak jakitera eman ditu: "Hasieran muga zerga baxuak ipiniko dizkiet, baina urtebetera edo urte eta erdira %150era igoko dira; eta, azkenik, %250era. Farmazia produktuak AEBetan ekoiztea nahi dugu".
AEBek mundu osoko herrialdeei ezarritako muga zergak ostegunean sartuko dira indarrean, eta dirudienez ez dira amaitu Trumpen eta Europaren arteko desadostasunak, Eskozian eginiko bileraren ondoren Von der Leyenek akordioa "garaipen" gisa saldu bazuen ere. Izan ere, Trumpen aurrean belarriak jaitsi ditu Europak, akordioa iragarri ondoren jakin baitzen armagintzan Europak AEBei "ehunka milioi euroko erosketak" egingo dizkiela, Trumpen esanetan. Horrez gain, aluminioa eta altzairua salbuespen gisa markatu ditu Etxe Zuriko maizterrak, eta %15ekoa beharrean, %50eko muga zergak ipiniko dizkie.
Witkoff Errusiako ordezkariekin biltzekoa da asteazkenean eta ostegunean
Europako Batasunarekin muga zergen ehunekoa adosteaz gain, joan den astean Trumpek zera ohartarazi zion Vladimir Putin Errusiako presidenteari: hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Epe hori amaitzear dela, astelehen goizaldean eginiko prentsaurreko batean AEBetako presidenteak iragarri zuen gobernuko Ekialde Hurbilerako eta Errusiarako ordezkari Steve Witkoff Errusian izatekoa dela asteazkenean eta ostegunean, hango ordezkariekin biltzeko.
Azken hilabeteetan, Errusiako eta Ukrainako ordezkariak hiru bider bildu dira aurrez aurre Istanbulen: maiatzaren 16an, ekainaren 2an eta uztailaren 23an. Hiru aldi horietan, ordea, ez dira bileran izan ez Putin ez Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Halere, Moskuren bozeramaile Dmitri Peskovek astelehenean telefono bidez eman ohi duen prentsaurrekoan adierazi zuen Putin prest dagoela Zelenskirekin aurrez aurre biltzeko: "Horretarako, adituek beharrezko lana egin behar dute aldez aurretik".
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Ekainaren 17an AEBek Europan dituzten indarren jeneral Christopher Donahue-k iragarri zuen NATOk Kaliningrado inbaditzeko plan bat duela. Kaliningrado Errusiako lurraldea da, Polonia eta Lituania artean dago, eta ez du lurralde loturarik gainerako Errusiarekin.
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Frantziako Estatuak Palestinako Estatua formalki aitortu zuen astelehenean NBEren biltzar nagusian. Bere horretan, urrats inportantea, diplomatikoki pisutsua: 193 estatuetatik 158k dute orain ezagutzen Palestinako Estatua, eta azken ezagupen horiekin Mendebaldeko estatu... [+]
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]