Otsailaren 11z geroztik, Frantziako Gobernuak baimendutako tabako-denda eta kioskoetan kontu korrontea zabaldu dezakete Estatuko herritarrek, nortasun agiria eta telefono mugikorra aurkeztuta. Bankuak saihestea eta gastuak merkatzea du helburu low cost zerbitzu berriak.
Egitasmoaren fundatzaileetakoa den Hugues Le Bret-en hitzetan, kostu baxua da zerbitzuaren oinarria eta gutxi gastatu nahi duen jendea, bankuez ezer jakin nahi ez dutenak eta bankuak onartzen ez dituenak erakartzea dute xede. "%100 baliagarria, %0 toxiko" da lelo nagusia.
Esaterako, urteko gastuak 50 eurotik beherakoak izango direla ziurtatzen du zerbitzuak; Frantzian normalean hilero 10 eta 20 euro artean ordaintzen du herritarrak kontu korrontea mantentzeagatik. Bezeroak ordainketak eta transferentziak egin ahal izango ditu, baina ezingo du krediturik ez txekerik eskatu.
Sektorearen liberalizazioa
Europar Batasunak 2007an onartutako zuzentaraua du abiapuntu neurriak: horren bidez, bankuak ez diren beste agente ekonomikoei zerbitzu finantzarioak eskaintzea ahalbidetzen da.
Sektorearen liberalizazioa ekarriko al du honek? Aditu batzuek diote ez dela gehiegi ugarituko, ez duelako eskaintzen banku tradizionalak ematen dituen mailegu, hipoteka edo aurrezteko produktuak.
Beste hainbaten ustez, kapitalismo bortitzenaren adierazgarri da, sistemak kanpo uzten dituen bezeroak ere bereganatzeko (paperik gabeko etorkinak, etxerik ez dutenak, langabetuak...).
Kontsumitzaileen eskubideen defentsan, epaileek ebatzi dute bezeroak ez duela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak 1.923 euro itzuli beharko dizkio biktimari.
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
BRICS+ taldearen gailurra iragan berri da Errusiako Kazan herrian. Errusia, Txina, India, Iran, Brasil, Hego Afrika, Egipto, Emirerri Batuak eta Etiopia batzen ditu estatu-bloke horrek, eta beste 30 bat estatuk dute bertaratzeko hautagaitza aurkezturik. Ekonomikoki pisu handia... [+]
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]
Ikerketa batek Espainiako Estatuko banketxeen eta enpresen 'greenwashing' praktikak azaleratu ditu. Estatu sionistak lur okupatuetan eginiko eguzki-energia parkeen finantziazioan murgilduta dago estatuko finantza-sistema; BBVA eta Kutxabank ere tartean dira.
BBVAk Sabadell irensteko egin duen eskaintza “oldarkorrak” berriz erakutsi digu egungo bankuak nolako azalez eginda dauden. BlackRock eta antzeko inbertsio funts sarraskijaleen atzaparretan erorita, haientzako haratustelak ehizatzen dabiltzan erakunde lotsabakoak... [+]
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]
Banco Santanderrek %15,3 igo ditu irabaziak 2022arekin alderatuta. BBVAk, berriz, %26 gehiago irabazi du.
Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]
Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.