11.000 milioi eurotik gora irabazi ditu Banco Santanderrek 2023an, eta BBVAk 8.018 milioi

  • Banco Santanderrek %15,3 igo ditu irabaziak 2022arekin alderatuta. BBVAk, berriz, %26 gehiago irabazi du.


2024ko urtarrilaren 31n - 12:16
BBVAren dorrea, Bilbon. // Argazkia: Flickr
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

BBVAk eta Banco Santanderrek 2023ko emaitzak jakinarazi dituzte. BBVAk 8.019 milioi euroko irabaziak izan ditu, %26 igo da aurreko urtearekin alderatuta. Banco Santanderrek, berriz, 11.000 milioi eurotik gorako irabaziak izan ditu, %15,3ko hazkundearekin. Bi bankuek adierazi dute emaitzek lotura dutela, neurri batean, 2022tik aurrera ezarritako interes-tasak igotzeko politikekin.

BBVAk adierazi duenez, 4.000 milioi baino gehiago bideratuko ditu akziodunak saritzera, akzioak eta dibidenduak berrerosteko programen bidez. Banco Santanderrek, aldiz, jakinarazi du 5.500 milioi inguru banatuko ditu inbertitzaileen artean, akzioen berrerosketa eta eskudiruzko dibidenduen artean banatuta.

Santanderrek gorakada nabarmena izan du Espainian, eta BBVAren datuek gora egin dute Espainian, Mexikon eta Turkian. Espainian, esaterako, 2.755 milioi euro irabaziak izan ditu. BBVAko presidente Carlos Torresek adierazi du datuen gorakada “merkataritza-dinamismoan eta bezero berriak erakartzean” oinarritu dutela, batez ere kanal digitalen bidez.


Finantza erakundeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.