Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

  • Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 

BBVAren aurka eginiko ekintza bat. Palestinarekin Elkartasuna

2025eko otsailaren 27an - 08:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken hilabeteetan Europako politikari ugarik aipatu izan dute "gerra mehatxua" euren diskurtsoetan, eta horrek onurak besterik ez dizkie ekarri industria militarrari eta hor parte hartzen duten enpresei nahiz inbertitzaileei. Hala berretsi du International Campaign to Abolish Nuclear Weapons eta Herbehereetako PAX erakundeek aurkeztutako txosten batek: 2024an arma nuklearren industriarekin lotura izan zuten 24 enpresa aztertu dituzte eta 260 finantza erakunderekin dituzten maileguen, bonoen, kredituen eta akzioen bidez neurtu dute euren parte hartzea.

Espainiako enpresei dagokienez, BBVA, Santander bankua eta Espainiako Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatea (SEPI) daude zerrenda horretan. Santander bankuak 4.319 milioi euro ditu mailegu eta abaletan arma nuklearrekin loturiko enpresekin –2023an baino ia 2.000 milioi gutxiago–, BBVAk 2.772 milioi euro. Espainiako Estatuak enpresa batzuetan dituen akzioak kontrolatzeko erabiltzen duen erakunde finantzarioa da SEPI, eta 4.527 milioi euro ditu akzio eta bonotan banatuta arma nuklearren negozioa sustatzen duten enpresetan.

2024an egin zuten txostenarekin alderatuta, bi banku erori dira aurtengo zerrendatik: Sabadell bankua eta Caixabank. Lehenak 2023an arma nuklearren industrian ia 10 milioi euro mailegutan zituen, eta bigarrenak 105 milioi. Industria horrekin loturak zituzten instituzio finantzarioen kopurua murriztu egin da 2024an: 287tik 260ra, baina inbertsioen balioa burtsan igo egin da, gehienbat azken hilabeteetan Europan nahiz mundu osoan hazten ari den tentsio belikoaren ondorioz.

Palestinako genozidioaren sustatzaile

Kataluniako Delàs zentroak 2024ko urrian aztertu zuen BBVA eta Santander bankuek duten parte hartzea milaka palestinarren sarraskian: Israelera armak esportatzen dituzten hainbat enpresarekin 2.326 milioi zituen Santander bankuak mailegu, kreditu eta akziotan, eta 1.428 milioi euro BBVAk. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arma nuklearrak
Beren oinatz erradioaktiboa aspaldi utzi zuten Groenlandian amerikarrek

Donald Trumpen inperialismoaren eta harrokeriaren adibideetariko bat dugu Groenlandia erosteko daukan xedea. Baina lekukoen beharrak eta nahiak entzun gabe, aspaldi kokatu ziren Artikoko lur izoztu horretan amerikarrak: bertako inuitak haizatu eta Thulé izeneko base... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


2025-04-16 | Gedar
Arma nuklearrei buruzko elkarrizketak izaten ari dira AEBak eta Iran

Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Irango programa nuklearra eraso? Adituek diote ezetz, denboraren orratzak baietz

Tel Avivek Irango programa nuklearra erasotzea hipotesia baino gerta litekeen zerbait dela esateko, atzera begiratu du hedabide ugarik: 1981ean Iraken eta 2007an Sirian, ehiza-hegazkin israeldarrek erreaktore bana birrindu zuten. Baina aurrekari horiek ez dute zer ikusirik... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Zer dira Mendebaldearen mehatxuei erantzuteko Errusiak erabiltzekoak dituen arma nuklear taktikoak?

Urrats berri horren berri eman du Errusiako Defentsa ministerioak maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" bideraturiko erantzuna dela. Oraingoz, arma nuklear taktikoak ez dira inoiz erabiliak izan, hain zuzen, suntsiketa gaitasun... [+]


2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2023-06-13 | Ilargi Manzanares
Arma nuklearretan estatuek egindako gastua, hirugarren urtez jarraian, gora

Arma nuklearrak dituzten bederatzi herrialdeek 82.900 milioi dolar gastatu zituzten iaz arma horietan, 2021ean baino %3 gehiago. Arma Nuklearren Indargabetzerako Nazioarteko Kanpainak (ICAN) argitaratutako txosteneko datuak dira. Minutuko 157.000 dolar baino gehiago.


Bielorrusian arma nuklearrak zabaltzeko asmoak tentsioa areagotu du

Vladimir Putinek iragarri du prest daudela jada hamar hegazkin armak Bielorrusian zabaltzeko. Europak mehatxu egin dio Bielorrusiari, eta planarekin aurrera jarraitu ezkero "zigor gehiagorekin" erantzungo diola adierazi du.


Munduan 13.000 arma nuklear ditugu, eta aktibatu ez izana zoriari ere lotu beharra daukagu

Ofizialki bederatzi estatuk dituzte arma atomikoak, eta horien %90 Errusiaren eta AEBen eskuetan da. 1945eko abuztuaren 6an eta 9an AEBek Hiroshimara eta Nagasakira jaurtikitakoez geroztik eraso atomikorik berriz bideratu ez izana "disuasio-printzipioari" lotu zaio... [+]


2023-02-21 | Leire Artola Arin
Errusiak AEBekin arma nuklearrak kontrolatzeko zuen ituna moztu du

Putinek nazioari buruzko urteroko hitzaldian jakinarazi du “antzerki hutsa” dela akordio hori. Mendebaldeari egotzi dio gerraren erantzule izatea, eta Errusia soilik “indarra erabiltzen” ari dela “defendatzeko”. Armak “masan... [+]


Eguneraketa berriak daude