Guardia Zibilak ETAko bi kide hil zituen Hernanin, granada bat etxebizitza barrura botata

Duela
42
urte
Polizia operazio erraldoia Hernanin. Punto y Hora

1984ko ekainaren 15ean,

San Juan jaietarako egun gutxiren faltan, Hernani borroka eremu bilakatu zen. Goizaldean Guardia Zibilak ETAren Adarra komandoa-ren aurkako operazioa abiatu zuen, beste kide batzuek torturatuta, zein etxebizitzatan lokalizatu jakin ostean.

Galindoren aginduetara, Poliziak eraikina inguratu ostean, tiro egin zieten, baita parean zuten etxetik ere. Tiroketa handia hasi zen, beren etxebizitzatik tiroka erantzun baitzieten Juan Luis Lekuona Elorriaga Katu eta Agustín Arregi Perurena Txuria-k. Azkenik, barrura granada bat bota zieten eta kiskalita hil zituzten bi ekintzaileak.

Kalean, tiroketa entzun ostean, herritarrek aurre egin zieten guardia zibilei, eta bi gorpuak guztiz erreta ateratzen ikustean asaldura zabaldu zen Hernanin. Istilu handiak eragin zituzten herritarrek. Arregiren hilkutxa Hernaniko udaletxeko osoko bilkuran jarri zuten eta hilerrian Poliziak berriro kargatu zuen bertaratutakoen aurka.

Kortatuk Hernani 15-VI-84 abestia egin zuen gertaera hau oinarri hartuta.

Nafarroa kaleko etxebizitza horretan hil zituzten ETAko bi kideak. Punto y Hora
Horrela geratu zen etxebizitza barrutik. Punto y Hora
Zauritua izan zen guardia zibil batek paretan hori idatzi zuen. Punto y Hora
Hildako Arregi eta Lekuona Punto y Hora
 Punto y Hora
Hernaniko jaiak tentsio handiz bizitu zituzten. Irudian, udaletxean pankarta bat eta ikurrina jaitsita dolu gisa. Punto y Hora
Garai hartako Punto y Horaren azala.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...