Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

  • Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.

Argazkia: by Nacho (CC BY 2.0)

2024ko urtarrilaren 03an - 11:41
Azken eguneraketa: 13:26

Datorren urtarrilaren 15etik aurrera Kutxabankeko bezero partikularren %80ak –milloi bat pertsona baino gehiagok– Visa Dual kontu eta txarteletan doako mantentze-lanak izango dituzte, eta inolako kosturik gabe online transferentziak eta txeke nazionalen sarrerak egin ahal izango dituzte. Bankuak jakinarazi duenez, eredu berri honek “ikusitako kontuen katalogoa sinplifikatzen du” eta “doakotasun-profila gutxieneko lotura-baldintzetara egokitzen du”.

Komisioak 30 urtetik beherako gazte guztiei kenduko zaizkie, inolako baldintzarik bete behar izan gabe. Doako kontu eta txarteletan sartzea ahalbidetuko zaie, baita kreditu-korner txartel guztietan ere. 30 urtetik gorakoen kasuan, berriz, nahikoa izango da nomina helbideratua izatea 34 urtera arte. Berdin 65 urtetik gorakoen artean.

Kutxabanken 35 eta 64 urte bitarteko bezeroek doako baldintzak lortuko dituzte nomina Kutxabanken helbideratua dutenean eta finantza-erakundearen edozein txartelekin hiru hilean bost erosketa egiten dituztenean.

Aurretiazko komisio abusiboak

Kutxabankek bere erabakiz egin du azken mugimendu hau, joan den abenduan gordailuak kontratatzeko garaian gauzazko ordainketak berreskuratu ondoren. Hala ere, aurretiaz ere Kutxabank pare bat aldiz zigortu izan dute komisio abusiboak kobratzeagatik, El Correo-k jaso zuenez: denbora tarte luze batez, bi euroko komisioa aplikatzen baitzuen bankuak “hirugarren pertsonek egindako eskudiruzko sarrera bakoitzeko”, baita “eskudirutan ordaindutako ordainagiri normalizatu bakoitzeko” ere, besteak beste. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, "hazteko" estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]


Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki "arau-hauste larriengatik"

Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


Grebara deitu dute Kutxabanken otsailaren 24an

Sindikatuek salatu dute gero eta langile gutxiago daudela, presio komertziala handitu dela, eta Kutxabank "talentu handiko" langileak galtzen ari dela baldintza ekonomikoak okertu direlako.


Eguneraketa berriak daude