Sorgin-ehizaren historiaz I. topaketa feministak Iruñean

  • Sorginak, kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria landuko dute Iruñean martxoaren 22tik 24a. Sorgin-ehizaren historiari buruz eztabaidatuko dute eta emakume-talde ugarik lan-sare bat eratzea da antolatzaileen asmoa, aurrera begira, gainontzeko herri eta hirietan antzeko ekintzak antolatzen hasi asmoz. Izen ematea eta informazio gehiago hemen


2019ko martxoaren 21ean - 10:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ondorengo oharraren bidez iragarri dituzte topaketak:

Ez dugu sekula jakingo zenbat pertsona exekutatu zituzten espainiar estatuan sorginkeria egotzita, gertakari haiek jaso zituzten dokumentu asko suntsituak izan direlako. Halere, gaur egunera arte iritsi diren dokumentuen argitan, badakigu mende bakarrean, 1535-1650 urteen bitartean, 300 pertsona baino gehiago atxilotu zituztela Euskal Herrian, Katalunian eta Aragoin, gehienak emakumeak. Gainera, haietako asko bortizki torturatu zituzten, eta jendaurrean urkatu edo bizirik erre. Europan, orotara, hamarna mila pertsona izan ziren erailak.

Sorgin-ehiza, botere zibilek eta Elizak sustaturiko emakumeen hilketa izugarri hura, ikusezina izan da orain arte. Silvia Federici historialari eta ekintzaile feminista ezagunak erakutsi zuen, Caliban eta sorgina liburuan, sorgin-ehiza funtsezko prozesu bat izan zela garai modernoaren eta gizarte kapitalistaren bilakaeran, harreman komunalak desegin zituelako eta emakumeak diziplinatu zituelako gizartean leku berri bat onar zezaten (hau da, lan-indarra produzitu eta zaintzen duten langile ikusezinak izan zitezen).

Gaur egun, ikusten dugu ezen emakumeak erailak izan ziren toki askotan mitologiaren eta folklorearen bidez oroitzen dituztela jazoera haiek, batzuetan baita modu jostagarrian ere, eta, askotan, jazarleengandik jasotako ikonografia erabiliz. Hala, emakumeek jasandako indarkeria hutsaldu eta haren arrazoi historikoak ezkutatzen dituzte. Iaz, “Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde” izeneko kanpaina abiatu genuen. Geroztik, hainbat emakume-talde elkartu dira, Espainiako sorgin-ehizaren inguruko materiala irakurri eta haren gainean eztabaidatzeko, halaber gertaera haiek gaur egungo egoerarekin duten lotura aztertzeko.

Eztabaida horretan sakontzeko, eta emakume-talde haien artean lan-sare bat eratzeko, sorgin-ehizaren historiari buruzko lehen topaketa feminista hau antolatu dugu. Iruñean egingo dugu, martxoaren 22-24 bitartean. Beraz, zuen denbora, gorputz, bihotz eta buruaren zati bat ikerketa-prozesu honi eskaini nahi badiozue, jardunaldi honetan parte hartzeko deia egiten dizuegu. Gero, antzeko ekintzak antolatu ahal izango dituzue zuen herri eta hirietan, sare horretan parte hartuko duten lan-taldeak martxan jartzeko.

Egitaraua egunez egun

Martxoaren 22an, ostirala, hasierako hitzaldia izango da, Silvia Federiciren eskutik. Sarrera dohainik izango da, aretoa bete arte (600 lagun).

Martxoaren 23an, larunbata, lan-saioak eta trebakuntza-saioak egingo ditugu. Helburua da espainiar estatuko sorgin-ehiza eta haren memoriaren irudikapena ikertzea; beraz, arlo horretan interesa duten pertsona eta taldeei zuzenduta dago. Izena eman behar da (150 lagun).

Martxoaren 24an, igandea, Zugarramurdira eta Sarara joango gara, hango museoa eta leizeak ikustera. Sorgin-ehizaren memoriaren irudikapena aztertuko dugu, eta, “Sorginkeria egotzita eraildako emakumeen memoriaren aldeko manifestua” aintzat harturik, instituzioak interpelatuko ditugu. Hurrengo egunetan, irteera horretan parte hartzeko deialdi publikoa egingo dugu; izena ematen dutenek, joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute.

Izen ematea eta informazio gehiago hemen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Gorputz hotsak
“Kirol minoritarioetan babesgabetasun ekonomiko handia dago”

Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Hernaniko San Juan Preludioa
“Haziak erein nahi izan ditut, gerora emaitza artistikoak jasotzeko”

Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


2025-06-04 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]


Gorputz hotsak
“Musika da mina kudeatzeko eta kanalizatzeko modu bat”

Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


Eguneraketa berriak daude