‘Six dreams’ dokumental sorta: euskal futbola protagonista

  • Mediapro ekoiztetxeak Six dreams futbolari buruzko dokumental sorta prestatu du. Sei protagonistetako bi euskal taldeetan ari dira: Eibarko presidente Amaia Gorostiza eta Athleticeko jokalari Iñaki Williams. Datorren asteazkenean estreinatuko dute dokumentala Amazon Videon.


2018ko uztailaren 19an - 10:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako lehen mailako futbol ligari buruzkoa da Justin Websterrek zuzendu duen dokumental sorta. Sei lagunen bizipenak jaso dituzte: Gorostiza eta Williamsenak, Atléticon eta Betisen jokatzen duten Saúl Ñiguez eta Andrés Guardadorenak, Gironako kirol zuzendari Quique Cárcelena, eta Sevillako entrenatzaile ohi Eduardo Berizzorena.

Gorostizaren inguruko atala Eriz Zapirain errealizadoreak (Gaur irekiko ditu ateak, Gazta zati bat) prestatu du, 2009an Websterrekin batera El árbitro dokumentala egin zuenak. 55 grabaketa egin ditu Zapirainek: "Zuk bilera guztietara sartu nahi duzu, baina batzuetan ez dizute uzten, zabaldu ezin diren gauzak jorratu behar dituztelako; horrela ibili behar izan dugu, baina dezente sartzen utzi digute", kontatu dio Berriako kazetari Edu Lartzangureni. "Ez dakit Appleko edo Googleko administrazio kontseiluak nolakoak izango diren, baina Eibarren bildutakoak zu eta ni bezalakoak dira. Gustatu zait hori ikustea".

Williamsen inguruko dokumentala Berde Produkzioetako (Jai Alai Blues, Amerikanuak) Gorka Bilbaok zuzendu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude