"Sei urteko umeak heroiak bezala sentitzen dira maskararekin"

  • Hurrengo ikasturtean ere maskara ikasgeletan derrigorrezkoa izango da, Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro Isabel Celaá bilbotarraren ustez. Bere hitzetan, disziplina oso eraginkorra izan da birusa eskoletatik kanpo uzteko, eta Espainiako Estatuan hartutako neurri-multzoa "Europa eta munduaren aurrean eredugarria" izan da.


2021eko maiatzaren 21an - 12:13

Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, Isabel Celaá Espainiako Hezkuntza ministroak adierazi du 6 urtetik gorako ikasleek maskara erabiltzen jarraitu beharko dutela datorren ikasturtean. Ikasgeletan Espainiako Gobernuak ezarri dituen neurri guztietatik bi nabarmendu ditu. Alde batetik, maskara. Celaáren hitzetan, ikasturte osoa "amigdalitisik eta bronkiolitisik gabe igarotzea" ahalbidetu dute maskarek, "sinestezina izan da". Eta bestetik, aireztapen naturala azpimarratu du. Ministroak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak neurri horiek bere horretan uzteko asmoa du hurrengo ikasturtean. Neurri horiei eta beste batzuei esker –adibidez, derrigorrezko mahaien arteko distantzia 1,5 metrotik 1,2 metrora murriztea– presentzialtasuna ahalbidetu dela dio, eta horrela, "zentro guztiak irekita izan ditugu, lauzpabost izan ezik".

Celaák azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ikastetxeetan ezarri duen neurrien plana "eredugarria da Europa eta munduaren aurrean, osasun neurriekiko diziplinaren menpe egotea oinarri duena". Irailean, eta txertaketaren abiadurari esker, egoera orokorra hobea izango dela adierazi du eta, beraz, neurriak ere egokitu egin beharko direla, baina "maskara ez da nik kenduko nukeena, 6 urteko haurrak maskararekin heroi sentitu dira, pandemiaren aurkako borrokarekiko eta osasunari eta herrialdeari laguntzeko lanarekiko arduraz. Aparta izan da ", azpimarratu du.

12 eta 16 urte bitarteko ikasleei irailean txertoa jartzeko lanean ari dela ziurtatu du Celaák.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude