116.000 euro biltzea du helburu elkarteak, elbarritasun egoeran diren haurrei hezkuntza ikastolaren barruan eta beste umeen artean bideratu ahal izateko. Gaur egun Seaskan orotara 158 haur daude inklusio programan sartuta .
"Inklusioak etenik ez du" lelo pean abiatuko du martxoaren 25 honetan Seaskako Integrazio Batzordeak diru bilketa kanpaina. 116.000 euro biltzea jarri du helburutzat, horri esker ahalmen urritasuna duten haurrei bermatu ahal izateko ikastolen baitan lekua. Larunbat egun osoan atxikiko ditu informazio mahaiak hainbat hiritan eta integrazio-batzordea.eus webgunean ere badago diruz laguntzeko bidea.
Gaur egun 158 haurrek dute laguntza berezi bat behar ikastolaren baitan jasotzeko hezkuntza. Hiru langile ditu kontratu pean elkarteak, laguntza hori bideratzeko gisan, eta jakitera eman dutenez, inklusiorako egitura pedagogikoa bideratzeko laugarren ikasgela irekiko du Seaskak irailean.
Lemaren aukeraketa Frantziako Hezkuntza ministeritzak harturiko erabakiari lotua da. Hain zuzen, kurtsoez gain, bazkaltzeko tartean bideratu laguntza beregain ez duela hartuko jakitera eman zien ministerioak. 2022ko irailaz geroztik lekuko erakundeen esku utzi die gastu horien diruztatzea eta Integrazio Batzordeak deitoratu duenez "momentuko, horiek erantzuna ez da behar den heinekoa".
Konkretuki sei dira jangelan laguntza behar dutenak. "Gaur egungo egoerak gure ikasle ahulenak baztertzen ditu. Haurren sozializazioan eta hezkuntzan, gisa berean, gurasoen antolaketan ondorioak ditu", Integrazio Batzordeak deitoratzen duenez.
Diru bilketa ezinbestekoa du elkarteak, eta jendea dinamikari lotzeko hitzorduak ere dituzte antolaturik. Martxoaren 19an egin zuten Itsas Laminen Korrika Angelun eta apirilaren 9an, Neska Korrika lasterketa dute eginen Azkainen.
1999an sortu zuten Integrazio Batzordea eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastoletan dabiltzanen ahalmen urriko umeen guraso eta lagunak biltzen ditu elkarteak. Helburua argi dute: "Desberdintasuna integratzen duen eskola izatea".
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]