Okzitania (II): haragia eta odola


2023ko azaroaren 20an - 06:58
Carcassonako herritarren kanporatzea, 1209. Irudia: Wikipedia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela bi aste okzitaniarrak bere herria gerrarako prestatzen utzi genituen. Ez zen edozein gerra. Setio gupidagabeak izan ziren Okzitaniako lurraldean XIII. mendean, eta bortizkeria ahaztezina jasan behar izan zuten.

Esan genuenez, Gurutzada, berez, hereje kataroen aurkakoa zen. Kataroen mundua historikoki oso gaizki tratatua izan da, tamalez. Euren berri historikoak mitologiaren eta gida turistikoen testu zakar batzuen bidez iritsi ohi zaizkigu, neurri batean, sorginkeriarekin gertatzen den antzera. Guztiarekin ere, kataroen heresiari dagokionez, agian gehien kezkatzen nauena, kataroaren desitxuratzearekin batera, haren oinarrian zegoen kultura okzitaniarraren inguruko memoriaren galera da. Lehenengo testuan esan bezala, niretzat kultura okzitaniarraren hondamendiaren memoria zulo beltz bat da gaur egungo Europaren eraikuntzaren historian. Horregatik, nahiz eta jazoera historiko oso jakingarria izan, nahiago dut kataroen heresiari buruz ez hitz egin. Ez behintzat, termino teologikoetan. XIII. mendean egon zen gerraren helburua askoz prosaikoa izan zen: Frantziako erregearen lurraldeak, eta honekin bere eragina zabaldu nahi zen Pirinioetara. Eta hori lortzeko biolentzia guztia erabili zuten.

"Garbitu guztiak. Jakingo du Jainkoak zein diren bereak". Han zeuden kristau, judu eta hereje guztiak hil zituzten

Helburu prosaikoen artean, beldurra zabaltzea zegoen, errendizio etsia lortzeko. Horregatik hil zituzten, setioaren ondoren, Beziers hirian bizi ziren guztiak. Ordukoa da sententzia ezagun hori: setiatzaileak hiriaren ateak zeharkatu eta, ezpatak eta aihotzak eskuan, kaleetan barrena zihoazela, Arnaud Amalric artzapezpiku gerlariari galdetu zioten ea nola egin behar zen kataroak beste hiritar kristauengandik bereizteko. Jainkoaren zerbitzari hura ez zen konplikatu. "Garbitu guztiak. Jakingo du Jainkoak zein diren bereak". Han zeuden kristau, judu eta hereje guztiak hil zituzten. Eta, biztanle guztiak hil ondoren, etxe guztiak erre zituzten. Setiatzaileon helburua ez zen heresia. Landako jendeak gero eta garbiago zeukan haiek okupazio indarrak zirela. Herriaren memorian le gran masel (sarraski handia) izenarekin ezagutzen da Beziersen gertatutakoa. Handik hilabete batera, Carcassona-k egin behar izan zion aurre setioari. Frantsesek abuztu gogor hartan ur gabe utzi zuten hiria, eta errenditu egin behar. Kasu hartan, zorionez, ez zuten inor hil, baina hiritar guztiei beren etxeak eta ondasun guztiak kendu zizkieten, eta herritik larrugorritan irtetera behartu zituzten.

Gurutzadaren abestian hondamena ere kontatzen da, garai baten amaiera, nolakoa izan zen lorategietan abesti leunak kantatzera biltzeko garaiaren amaiera:

 

Eta Montoliuko zelaian lorategi bat landatu dute.

Egunero ernamuindu eta ernetzen dena, lirioz landatuta,

baina hazi eta loratzen den zuria eta gorria

haragia eta odola dira, ezpatak eta muin zabalduak.

 

Guda ez zen Carcassonan bukatu, bataila gehiago ere izan ziren, galdutako borroka gehiago, erreta kiskalitako kataroak eta hildako biztanle gehiago. Ihes egitea erabaki eta lortu zutenak ere izan ziren. Asko joan ziren erbestera; poetak, besteak beste. Eta hori guztia gertatu eta gero, Frantziako erregeak, Okzitaniak zeukan ahalmen kultural txundigarriari aurre egiteko zer, eta Tolosan unibertsitate bat eraiki zuen. Eta, jakina, lurralde garrantzitsuenak jauntxo frantziarren eskuetara pasa ziren. Izan ere, hau baita kolonizazio baten oinarria: besteri lurrak kentzea. Eta lur horren jabe zirenen harreman-sarea ahultzea, batzen dituen kulturari eraso eginez. Ez zen Okzitania bukatu, ?oraindik badago okzitanieraz hitz egiten duen jendea?, ez ziren trobadore guztiak hil ?bere eragina oraindik ikusiko zen Europako poesian?, baina kulturalki etorkizun duin bat izateko esperantza ito zen.

"XIII. mendetik aurrera, Europa bere baitan bildu zen, eta harrezkero bere kontinentetik ingurukoak suntsitzeko baino ez zen atera” (Simone Weil)

Hala dio Simon Weil-ek Okzitaniaren hondamendiari buruz: "XIII. mendetik aurrera, Europa bere baitan bildu zen, eta harrezkero bere kontinentetik ingurukoak suntsitzeko baino ez zen atera”. Historialariok ez dugu baieztapen borobilegiak idaztea maite; beraz, Simon Weilek eta bestek egindakoak hartzen ditugu mailegutan. Nire aburuz, behintzat, Europarren eraikuntzari buruz pentsatzeko, baita Europatik esportatu zen ideologia kolonialistari buruz hausnartzeko ere, baliagarri zaigu Langedocen adibide goibela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Israelen okupazioaren konplizeak
Apartheid isilaren geltokiak

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Eguneraketa berriak daude